Zientzia.eus
-
![[:es]RNA-injekzio batez, barraskilo batetik bestera oroimena transferitzea lortu dute[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2018/05/Aplysia_californica-Genny-Anderson-Wikimedia_galeria.jpg)
[:es]RNA-injekzio batez, barraskilo batetik bestera oroimena transferitzea lortu dute[:]
RNA molekulak egon daitezke inplikatuta barraskiloan defentsa-erreflexua eragiten duten oroimenen sorreran.
-
![[:es]Giza garun txiki funtzionalak lortu dituzte, saguei transplantatuta[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2018/05/Giza-garun-organoideen-zeharkako-mozketa-Madeline-A.-Lancaster_galeria.jpg)
[:es]Giza garun txiki funtzionalak lortu dituzte, saguei transplantatuta[:]
Giza zelula ametan oinarrita, garun txikien antzeko egiturak (organoideak) sortu eta funtzional mantentzea lortu dute Salk Institutuko (AEB) ikertzaileek. Zaila da organoideak in vitro bizirik mantentzea –hala geratu zen agerian duela bost urte lehenengo aldiz giza mini garunak sortu zituztenean–, hortaz, saguetan transplantatu dituzte, baskularizazioa garatu eta mantenugaiak eta oxigenoa eskura ditzaten. Arrakastatsua izan da…
-
![[:es]Turismoa karbono-igorpen globalaren % 8aren erantzulea da[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2018/05/santorini-2596340_1920b_galeria.jpg)
[:es]Turismoa karbono-igorpen globalaren % 8aren erantzulea da[:]
Lehenengo aldiz, turismoaren aztarna ekologiko osoa neurtu dute, eta emaitza oso esanguratsuak atera dituzte: karbono-isurtze globalaren % 8 dagokio turismoari.
-
![[:es]Neandertalak eta gizaki modernoak mila urtez baino ez ziren aldi berean bizi izan eremu kantauriarrean[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2018/04/mapapost_display.png)
[:es]Neandertalak eta gizaki modernoak mila urtez baino ez ziren aldi berean bizi izan eremu kantauriarrean[:]
Eremu kantauriarrean bizi izan ziren azken neandertalen eta lehen Homo sapiens-en garaia ikertu dute, Ana Belén Marín Arroyo Kantabriako Unibertsitateko ikertzailearen gidaritzapean, eta ondorio honetara iritsi dira: beste leku batzuetan ez bezala, bi populazioek oso denbora-tarte txikian egin zutela bat eremu berean, eta, beraz, elkarrekintzarako aukera gutxi izan zutela.
-
![[:es]Duela 42 milioi urteko sirenio-espezie bat aurkitu dute Piriniotan[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2018/04/Sirenioak_galeria.jpg)
[:es]Duela 42 milioi urteko sirenio-espezie bat aurkitu dute Piriniotan[:]
Piriniotan sirenioak bizi ziren duela 42 milioi urte, itsasertzeko eremua zen garaian. Hala eman dute aditzera EHUko, Zaragozako Unibertsitateko eta Nova Lisboa Unibertsitateko ikertzaileek, Huescako Sobrarbe geoparkean aurkitutako sirenio-hezurretan oinarrituta. 300 sirenio-hezur fosil aurkitu dituzte, eta orain arte ezagutu gabeko sirenio-espezie bati dagozkiola frogatu dute.
-
![[:es]Dozena bat zulo beltz txiki, gure galaxiako zulo beltz erraldoiaren inguruan[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2018/04/NASACXCSAO_1_galeria.jpg)
[:es]Dozena bat zulo beltz txiki, gure galaxiako zulo beltz erraldoiaren inguruan[:]
Esne Bidearen erdian eta Lurretik 25.000 argi-urtera dagoen zulo beltz erraldoiaren inguruan, dozena bat zulo beltz txiki detektatu ditu Columbiako Unibertsitateko (AEB) astronomo-talde batek. Zulo beltzek igorritako X izpiak neurtuz jakin dute, Chandra Behatokiak 12 urtez egindako 1,4 milioi behaketa aztertuta.
-
![[:es]Ozeano Bareko plastikozko uhartea: gero eta handiagoa, gero eta azkarrago[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2018/04/plastikoak_galeria.jpg)
[:es]Ozeano Bareko plastikozko uhartea: gero eta handiagoa, gero eta azkarrago[:]
Azken ikerketaren arabera, uste zutena baino are handiagoa da plastikozko uhartea, Ozeano Barean, Kalifornia eta Hawaii artean, metatutako plastiko-multzoa. Zehazki, 1,6 milioi km2-ko azalera du, hau da, Euskal Herria baino 76 aldiz handiagoa da. Gainera, esponentzialki hazten ari dela ohartarazi dute ikertzaileek.
-
![[:es]Leeuwenhoeken mikroskopio iraultzaileen sekretua argitu dute[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2018/03/2018-03-09Microscoop112233_galeria.jpg)
[:es]Leeuwenhoeken mikroskopio iraultzaileen sekretua argitu dute[:]
Anton van Leeuwenhoek inork sekula ikusi gabeko gauzak ikusten hasi zen, XVII. mendean, berak egindako mikroskopioei esker. Garaiko mikroskopioek 30eko handiagotzeak lortzen zituzten; Leeuwenhoekek, berriz, 200etik gorakoak lortu zituen. Lenteetan zegoen sekretua, gaur arte iraun duen sekretua. Leeuwenhoeken jaioterrian, Delfteko Teknologia Unibertsitatean (Herbehereak), ikertzaile batzuek argitu berri dute nola egiten zituen lenteak.
-
![[:es]Robert Langlands kanadiarrak irabazi du 2018ko Abel saria[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2018/03/Robert-Langlands_display.jpg)
[:es]Robert Langlands kanadiarrak irabazi du 2018ko Abel saria[:]
Robert Langlands matematikariak jasoko du 2018ko Abel saria, Matematikaren hainbat diziplina bateratu izanagatik. Hogeita hamar urte pasatxo zituela garatu zuen orain saritu duten teoria, 1967an, eta Matematikaren bi esparru lotu zituen hartan: zenbakien teoria eta analisi armonikoa, ordura arte inork erlazionatu ez zituenak. Gerora, ordea, Matematikaren teoria bateratu baten gisa hartu izan da bere lana.
