Elhuyar
-
![[:es]Unibertso goiztiarreko materiaz osatutako tantatxoak sortu dituzte[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2018/12/187981_article_big.png)
[:es]Unibertso goiztiarreko materiaz osatutako tantatxoak sortu dituzte[:]
Big Banga gertatu eta berehala sortutako lehenengo materia ultraberoaz osatutako tantatxoak sortu ditu ikertzaile-talde batek. Hain zuzen, quark-gluoi plasmaren antzeko egoera likido bat lortu dute, ustez Big Bangaren osteko lehenengo mikrosegundoetan unibertsoa bete zuenaren antzekoa, oraindik partikulak elkartu eta atomoak osatzeko beroegi zegoenean.
-
![[:es]Konposite magnetoelektrikoetan oinarritutako energia-metagailu berriak[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2018/12/1-konposite-magnetoele_optjpeg_4_display_home.jpg)
[:es]Konposite magnetoelektrikoetan oinarritutako energia-metagailu berriak[:]
Gaur egungo gizarteak eskatzen du energia-kontsumo baxuko dispositibo gero eta txikiago eta erabilgarriagoak erabiltzea. Konposite magnetoelektrikoak, zeinak gai baitira eremu magnetiko baten pean tentsio elektrikoa induzitzeko, erabil daitezke kontsumo baxuko sistema berriak elikatzeko, propietate magnetiko eta elektrikoen arteko akoplamenduaz baliatuz.
-
![[:es]1918ko pandemia: ehun urteko itzala, lausoagoa gaur[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2018/12/birusa-ikertzen-sarrer_optjpeg_3_article_big.jpg)
[:es]1918ko pandemia: ehun urteko itzala, lausoagoa gaur[:]
Duela 13 urte, ikertzaile-talde batek Influenzavirus bat berpiztu zuen; zehazki, 1918ko gripe-pandemia eragin zuena. Batzuek bioterrorismoaren mamua haizatu zuten arren, helburua guztiz zientifikoa zen, noski: birusaren ahalmen hilgarriaren sekretua argitu nahi zuten, berriro halakoren bat gertatzea eragozteko. Ikerketa haren aurretik eta ondoren, beste hainbat egin dira, mundu osoan, helburu berarekin. Ez dute arriskua desagertzerik lortu,…
-
![[:es]Ada Lovelace, ordenagailuen eta adimen artifizialaren aitzindari[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2018/12/ada_lovelace_portrait_optjpeg_4_display_home-e1543837273386.jpg)
[:es]Ada Lovelace, ordenagailuen eta adimen artifizialaren aitzindari[:]
Ordenagailuen eta adimen artifizialaren garapena II. Mundu Gerraren inguruan hasi zen, Alan Turingenen eta beste batzuen eskutik. Alabaina, ehun urte lehenago, konputagailuen, programazioaren eta adimen artifizialaren lehen harriak jarri zituzten Charles Babbagek eta Ada Lovelacek. Babbagek makina analitiko bat diseinatu zuen, ordenagailuen aurrekaritzat jo daitekeena, eta Lovelacek aurreikusi zuen makina horrek zer egin zezakeen kalkulu…

![[:es]Etikoki onartezintzat jo dute genetikoki eraldatutako haurren kasua[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2018/11/Jiankui-He_article_big.jpg)
[:es]Etikoki onartezintzat jo dute genetikoki eraldatutako haurren kasua[:]
Jiankui He zientzialari txinatarrak genetikoki editatutako bi haur aurkeztu ditu komunikabideetan. Youtubeko bideoetan eta prentsan azaldu duenez, zazpi bikoteren enbrioiak eraldatu zituen, CRISPR teknikaren bidez, hiesarekiko erresistente egiteko. Eta, enbrioi haietatik, bikoteetako baten biki batzuk iritsi dira jaiotzera. Esperimentua egiazkoa dela baieztatu baino lehen ere, zientzia-komunitateak arbuiatu egin du, arriskutsua eta etikoki onartezina delakoan.

![[:es]Insight zunda onik iritsi da Marteren azalera[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2018/11/lehen-argazkia_display_home.png)
[:es]Insight zunda onik iritsi da Marteren azalera[:]
Ez zen erraza, baina dena espero bezala atera da: Insight zunda Elisium Planitia lautadara iritsi da. Horrenbestez, Martera iritsi den NASAren zortzigarren misioa da. Haren helburuak: planetaren barne-egitura eta fluxu termikoa aztertzea, eta uhin sismikoak neurtzea eta haien jatorria argitzea.