Elhuyar

  • [:es]Fukushima, normaltasunetik urruti[:]

    [:es]Fukushima, normaltasunetik urruti[:]

    Zortzi urte igaro dira lurrikara batek lehenik, eta tsunamiek ondoren, Daiichi zentral nuklearra suntsitu eta hondamendi nuklearra gertatu zenetik. Larrialdiko eta epe luzeko neurriak hartu zituzten, baina oraindik nabarmenak dira ondorioak.

  • [:es]Weba birdeszentralizatzen[:]

    [:es]Weba birdeszentralizatzen[:]

    Birdeszentralizatzea. A ze hitz konplexua! Nire burua defendatzeko esango dut Xuxenek onartzen duela. Baina zer esan nahi du weba birdeszentralizatzeak? Jatorrian, informatzeko eta komunikatzeko tresna edo baliabide deszentralizatua zen weba; hau da, pentsatua zegoen informazioa sare osoan banatuta egoteko. Baina, poliki-poliki, informazioa eta komunikazio-zerbitzuak korporazio handi gutxi batzuen esku geratzen joan dira; alegia, zentralizatzen. Hori…

  • [:es]Hezur-muineko transplantea eginez hiesa senda daitekeela berretsi dute[:]

    [:es]Hezur-muineko transplantea eginez hiesa senda daitekeela berretsi dute[:]

    Bigarren aldiz, hiesa zuen paziente bat sendatzea lortu dute. Hezur-muineko transplantea egin zioten, Hodgkinsen linfoma ere bazuelako eta bizirauteko beharrezkoa zuelako. Bide batez, ordea, GIB birusarekiko erresistentea den pertsona baten hezur-muina transplantatu zioten; alegia, birusaren sarrera eragozten duen D32 mutazioa duena CCR5 hartzaileeetan. Transplantearen ondoren, ez dute birusaren arrastorik ikusi ikertzaileek: ez odolean, ez eta…

  • [:es]Opiodeen krisiari aurre egiteko neurri berriak iragarri ditu FDAk[:]

    [:es]Opiodeen krisiari aurre egiteko neurri berriak iragarri ditu FDAk[:]

    Opiodeen krisia AEBek izan duten “osasun-hondamendirik handienetako eta konplexuenetako bat” dela adierazi du AEBetako Elikagaien eta Sendagaien Administrazioak (FDA), kaleratu berri duen prentsa-oharrean. Berez, krisi horri aurre egiteko neurri berriak iragartzen ditu oharrak, baina, haien berri eman aurretik, FDAk izurriaren neurria agerian jarri du, eta aitortu du orain arte hartutako neurriak eskasak eta, batzuetan, desegokiak…

  • [:es]Poppy Northcutt, Ilargiraino eta bueltan[:]

    [:es]Poppy Northcutt, Ilargiraino eta bueltan[:]

    “Houston, arazo bat izan dugu hemen” entzun zenean, ez zegoen kontrol-zentroan. ABCko kazetari batek deitu zionean jakin zuen oxigeno-tanga batek eztanda egin eta Apollo 13-ko hiru astronautak egoera arriskutsuan gelditu zirela. Haiek bueltan ekartzeko zer egingo zuten jakin nahi zuen kazetariak. Telebista piztu zuen. Eta berehala pentsatu zuen: “Hobe izango dut zentrora joatea”.

  • [:es]Gizakiak Behe Paleolitoan Praileaitzen izan zirela frogatu dute[:]

    [:es]Gizakiak Behe Paleolitoan Praileaitzen izan zirela frogatu dute[:]

    Duela 200.000 urte inguru Praileaitz I kobazuloan (Deba, Gipuzkoa) gizakiak egon zirela erakusten duten aztarnak topatu dituzte, hala nola haiek erabilitako harrizko tresnak eta jandako animalien fosilak, tartean elefanteen familiako ugaztun handi baten hezurrak.

  • [:es]Asteroideak ala sumendiek, zerk desagerrarazi zituen dinosauroak?[:]

    [:es]Asteroideak ala sumendiek, zerk desagerrarazi zituen dinosauroak?[:]

    Doitasun handiko datazio-teknikak erabiliz, duela 66 milioi urteko suntsipen masiboa nola gertatu zen argitzeko saiakera berri bat egin dute bi ikerketa-taldek. Biek ondorioztatu dute, asteroideaz gain, bolkanismoak eragina izan zuela, baina oso modu desberdinean.

  • [:es]Itoitz-Nafarroako Kanala ureztatze-sistemak zaurgarriago egin du Nafarroako nekazaritza[:]

    [:es]Itoitz-Nafarroako Kanala ureztatze-sistemak zaurgarriago egin du Nafarroako nekazaritza[:]

    Itoitz-Nafarroako Kanalak nekazaritzan izan dituen ondorioak aztertu dituzte BC3-ko ikertzaileek, eta ondorioztatu dute ureztatze-sistema horrek zaurgarriagoa egin dituela, batez ere, nekazari txikiak, baina, baita handiak ere. Regional Environmental Change aldizkarian argitaratu dute ikerketa.

  • [:es]Pentsamendua irakurtzen duen sistema adimendun bat, ezindu larriei laguntzeko[:]

    [:es]Pentsamendua irakurtzen duen sistema adimendun bat, ezindu larriei laguntzeko[:]

    Garuna eta ordenagailu bat konektatzen dituen sistema baten bidez, eta adimen artifiziala erabilita, pertsona batek esku ezkerra ala eskuina mugitu nahi duen asmatzeko gai den sistema bat garatu dute, Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP), Australiako eta Taiwango ikertzaileak, elkarlanean.