Elhuyar

  • [:es]Eunice Foote, aitzindari laborategian eta feminismoan[:]

    [:es]Eunice Foote, aitzindari laborategian eta feminismoan[:]

    Joseph Henry fisikariaren txanda zen. Pauso irmoz igo zen oholtzara. Ehunka zientzia-gizon zituen aurrean. Arnasa hartu, eta honela hasi zen: “Zientzia ez da ez inongo herrialdetakoa, ez inongo sexutakoa. Emakumeen esferak ez du soilik biltzen edertasuna eta erabilgarritasuna, egia ere biltzen du”.

  • [:es]Uretatik hidrogenoa erauzteko teknologia merkatu dute[:]

    [:es]Uretatik hidrogenoa erauzteko teknologia merkatu dute[:]

    Uraren elektrolisia egiteko katalizatzaile merke bat garatu du AEBko ikertzaile-talde batek. Teknologia hori hidrogenoaren bitartez energia biltegiratzeko erabil daitekeela adierazi dute. Nature Energy aldizkarian eman dituzte prozesuaren inguruko xehetasunak.

  • [:es]Suteen kudeaketarako animaliek duten garrantzia azpimarratu dute[:]

    [:es]Suteen kudeaketarako animaliek duten garrantzia azpimarratu dute[:]

    Ezaguna da hainbat animalia belarjaleek duten garrantzia baso-suteen kontrolerako, belarrak eta bestelako landareak kontsumitzean, basoetako erregaia gutxitu egiten dutelako. Halere, belarjaleak ez dira suteen kudeaketan aritzen direnek kontutan hartu behar dituzten animalia bakarrak, Trends in Ecology and Evolution aldizkarian argitaratutako zientzia-artikulu batean ohartarazi dutenez. Osterantzean, kudeaketa horietan hegaztiak, intsektuak edota ugaztun handiak aintzat hartzeko beharra…

  • [:es]Haragia jatearen eta klimaren arteko erlazioa aztergai[:]

    [:es]Haragia jatearen eta klimaren arteko erlazioa aztergai[:]

    Berotze globalari galga jartzeko neurrien artean, haragia jateari uztea proposatu dute aditu batzuek; bereziki, hausnarkariena (txahalak, arkumeak, antxumeak…). Izan ere, digestioaren ondorioz, abere horiek metano asko askatzen dute atmosferara, eta metanoa da, hain zuzen, berotze-efektu handienetakoa duten gasetako bat. Hala ere, aditu guztiak ez datoz bat hausnarkariei egotzitako erantzukizunarekin.

  • [:es]Ilargiaren alde ezkutuaren egitura azaleratu dute[:]

    [:es]Ilargiaren alde ezkutuaren egitura azaleratu dute[:]

    Zientzialari talde batek hiru geruza bereizi ditu Ilargiaren alde ezkutuan dagoen Von Karman kraterraren azpian. Geruza horien analisia Science Advances aldizkarian aurkeztu dute, CNSA Txinako Espazio Administrazio Nazionalaren Yutu-2 robotak eskuratutako lehen datuetan oinarrituta.

  • [:es]Koronabirusak eragindako larrialdiaren hitz gakoak[:]

    [:es]Koronabirusak eragindako larrialdiaren hitz gakoak[:]

    Wuhanen (Txinan) hasi eta dagoeneko nazioartean zabaldu den koronabirus-infekzioak, galdera ugari ez ezik, informazio-uholde bat ere sortu du. Kalitatezko komunikazioarekin batera, nahasteak, gaizki-ulertuak eta albiste faltsuak ere zabaldu dira, ordea. Horregatik, komeni da zenbait kontzeptu argi izatea:

  • [:es]Tobako erupzioaren eragina gizakietan uste baino arinagoa izan zen[:]

    [:es]Tobako erupzioaren eragina gizakietan uste baino arinagoa izan zen[:]

    Azken bi milioi urtean izandako erupzio handienetakoa gertatu zen duela 74.000 urte inguru Sumatra uhartean (Indonesia), Toba sumendiak eztanda egin zuenean. Hain izan zen handia ezen proposatu baita sei eta hamar urte arteko sumendi-negua abiatu zuela planetan osoan, atmosferara botatako partikulen ondorioz. Modu berean, zientzialari askok uste dute hondamendiak kinka larrian jarri zituela garaiko gizakiak,…

  • [:es]Aurora-eztandak, exoplanetak bilatzeko estrategia berria[:]

    [:es]Aurora-eztandak, exoplanetak bilatzeko estrategia berria[:]

    Jupiterren Io ilargiak astronomoak inspiratu ditu, eta urrutiko exoplanetak bilatzeko modu berri bat sortu dute. Jupiterrek etengabe izaten ditu aurorak bere poloetan, baina Iok gertu orbitatzen duenean, planetaren eremu magnetikoan eragin eta aurora distiratsuen eztanda moduko bat sortzen du Jupiterren atmosferan. Hala, Io ikusi gabe ere, sortzen dituen eztanda errepikakorrek agerian jartzen dute bere presentzia.…

  • [:es]Materiaren eta antimateriaren arteko simetria berretsi dute[:]

    [:es]Materiaren eta antimateriaren arteko simetria berretsi dute[:]

    Teorian aurreikusita zegoen antihidrogenoaren propietate fisiko bat doitasun handiz neurtzea lortu dute CERNeko zientzialariek, eta ikusi dute propietate hori ohiko hidrogenoaren parekoa dela. Horrek materiaren eta antimateriaren arteko simetriak agerian utzi ditu, zientzialarien esanetan. ALPHA esperimentuko ikertzaileek Nature aldizkarian eman dute aurkikuntzaren berri.