Elhuyar
-
![[:es]Nanopartikula metaliko kiralak egiteko teknika bat garatu dute CIC biomaGUNEn[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2020/07/Urrezko-nanopartikula-kiralak_article_big.jpg)
[:es]Nanopartikula metaliko kiralak egiteko teknika bat garatu dute CIC biomaGUNEn[:]
Urrezko nanopartikula kiralak sortu dituzte CIC biomaGUNEn, nanozilindroen gainean urre-atomoak jalkiz. Metodoa sinplea da, beste metal batzuekin ere erabil daiteke, eta, ikertzaileek azpimarratu dutenez, ezin konta ahala aplikazio-aukera zabaltzen ditu, besteak beste, optikan, katalisian, detekzio biologikoan eta irudigintza biomedikoan. Science aldizkarian eman dute teknikaren berri.
-
![[:es]Izar masibo baten desagerpenak astrofisikarien arreta piztu du [:]](https://katedra.eus/app/uploads/2020/07/Kinman_izarra_article_big.jpg)
[:es]Izar masibo baten desagerpenak astrofisikarien arreta piztu du [:]
Galaxia nano batean dagoen izar masibo ezegonkor bat desagertu dela konturatu dira Europako Behatoki Australeko (ESO) astrofisikariak, eta horrek orain arte ezagutzen ez den fenomeno baten adierazle izan daitekeen susmoa piztu du. Monthly Notices of the Royal Astronomical Society aldizkarian eman dute horren berri.
-
![[:es]Hazkunde ekonomikoa jarri dute ingurumen-arazoen abiapuntuan[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2020/06/diru_berdea_micheile-henderson_unsplash_article_big.jpg)
[:es]Hazkunde ekonomikoa jarri dute ingurumen-arazoen abiapuntuan[:]
Gehiegizko kontsumoa eta kapitalismoan oinarritutako aberastasuna dira ingurumen-arazoak abiatzen dituzten faktore nagusiak, ikertzaile-talde batek Nature Communications aldizkarian argitaratutako berrikuspen-artikulu baten arabera.
-
![[:es]Garuneko beste zelula batzuk neurona bilakatzeko teknika berri bat[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2020/06/Giza-astrozitoa_article_big.jpg)
[:es]Garuneko beste zelula batzuk neurona bilakatzeko teknika berri bat[:]
Parkinsonaren sagu ereduetan gaitzaren sintomak leheneratzea lortu dute
-
![[:es]Zuhaitzak landatuta ez da beti lortzen karbono gehiago finkatzea[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2020/06/Zuhaitz_landaketa_article_big.jpg)
[:es]Zuhaitzak landatuta ez da beti lortzen karbono gehiago finkatzea[:]
Zuhaitzak landatzea da klima aldaketari aurre egiteko askotan mahai gainean jartzen den proposamenetako bat, basoek karbono-hobi gisa funtzionatzen dutelako, atmosferan dagoen karbonoa finkatuz. Baina zuhaitz-landaketen eragin hori kalkulatzeko orain arte erabili izan diren irizpideak okerrak izan litezke, Nature Sustainability aldizkarian argitaratutako ikerketa baten arabera. Ikerketa horretan ondorioztatu dutenez, zuhaitzak landatuta ez da beti lortzen karbono…
-
![[:es]Elgorria uste baino askoz lehenagokoa da, birusaren genomatik kalkulatu dutenez[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2020/06/Elgorri-lagina-1912_article_big.jpg)
[:es]Elgorria uste baino askoz lehenagokoa da, birusaren genomatik kalkulatu dutenez[:]
Elgorriaren birusa K.a. lehen milurtekoan agertu zela kalkulatu dute, garai desberdinetako birusen genomak aztertuta. Uste zena bainoa askoz lehenago litzateke hori, eta bat egiten du Eurasian eta Asiako hegoaldean eta ekialdean asentamendu handiak sortu ziren garaiarekin. Science aldizkarian eman dute ikerketaren berri.
-
![[:es]Mikroplastikoen euria euri azidoa baino larriagoa izan daitekeela ohartarazi dute[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2020/06/drops-2404441_article_big.jpg)
[:es]Mikroplastikoen euria euri azidoa baino larriagoa izan daitekeela ohartarazi dute[:]
Science aldizkarian argitaratutako ikerketa baten arabera, euriak atmosferako mikroplastikoak isurtzen ditu etengabe. AEBko mendebaldeko parke nazional babestuetan urtero 1.000 tona metriko mikroplastiko baino gehiago isurtzen dituztela kalkulatu dute; 120 milioi plastikozko botikaren pareko kantitatea. Datu hori AEBko azaleraren % 6ari baino ez dagokiola gogorarazi dute ikertzaileek, arazoaren magnitudeaz ohartarazteko.
-
![[:es]Europan bigarren olatu bat gertatzeko arriskuaz ohartarazi dute[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2020/06/COVID-19_pandemia_Uribe_Kostan_-_08_article_big.jpg)
[:es]Europan bigarren olatu bat gertatzeko arriskuaz ohartarazi dute[:]
Pandemiaren eragina apaltzeko Europako hamaika herrialdetan hartutako neurriei esker 3,1 milioi heriotza eragotzi dira. Ondorio horretara iritsi dira Imperial Collegeko (Londres) ikertzaileak, martxoaren erditik maiatzaren hasierara bitarteko herrialde hauetako datuak erabilita: Frantzia, Espainia, Austria, Belgika, Danimarka, Alemania, Italia, Norvegia, Suedia, Suitza eta Erresuma Batua.
-
![[:es]Hibernazioan sartzea eragiten duen zirkuitu neuronala aurkitu dute[:]](https://katedra.eus/app/uploads/2020/06/hibernazioa_article_big.jpg)
[:es]Hibernazioan sartzea eragiten duen zirkuitu neuronala aurkitu dute[:]
Hibernazioan sartzea eragiten duen zirkuitu neuronala identifikatu dute karraskarietan, Nature aldizkarian argitaratu dituzten bi ikerketa desberdinetan.
