Bilbo Zientzia Plaza 2026

Xehetasunak

Data eta ordua:

16 de iraila / 19:00 4 de urria / 19:30

Hizkuntza: Euskara

Streaming-a: Bai.

Egoitza

Bidebarrietako Liburutegia; Bizkaia Aretoa-EHU; Euskalduna Bilbao; Abandoibarra etorbidea; EDE Fundazioa

Bilbo, + Google Map

Aurten ere, Bilbok udazkenari ongietorria emango dio Bilbo Zientzia Plaza (BZP) jaialdiaren bederatzigarren edizioarekin. Irailaren 16tik urriaren 4ra, BZP 2026 festibalak hiria bakarrizketaz, erakusketez, hitzaldiz, dokuforumez eta zientzia-ikuskizunez beteko du.

EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatuta, ekimena berritasunez beteta itzuliko da irailean, eta agertoki berriak ere izango ditu: Bidebarrietako Liburutegia, Bizkaia Aretoa-EHU, Abandoibarra etorbidea, Euskalduna Bilbao jauregia eta EDE Fundazioaren Plaza gunea.

Naukas Bilbao berritu egingo da

Iaz iragarri zen bezala, berritasunik handiena Naukas Bilbaoren beraren berrikuntza izango da. Estatuko zientzia-dibulgazioko ikuskizun nagusiak formatua berrituko du, edukietan eta hitzaldien iraupenean hainbat aldaketa eginez.

Hitzaldiek 15 minutuko iraupena izango dute aurten eta, gai aldetik, hastapenak izango da ildo nagusia edo jarraitu beharreko haria. Hala, zientziak aztertu dituen hasiera handi batzuk izango dituzte hizpide: unibertsoaren sorreratik bizitzaren edo hizkuntzaren hastapenetaraino, besteak beste. Horrez gain, Naukasen historian lehen aldiz, hitzaldi batzuk euskaraz emango dira.

Naukas Bilbaoren programa berrituaren barruan, irailaren 18tik 20ra Euskalduna Bilbao jauregiak publiko mota desberdinei zuzendutako hiru jarduera hartuko ditu: Naukas Gazte (ostiralean, hilak 18, goizez, bigarren hezkuntzako eta batxilergoko ikasleentzat pentsatutako hitzaldiekin); Naukas Bilbao Inicios (irailaren 19an, larunbatez, goizeko eta arratsaldeko saioetan, publiko orokorrarentzako hitzaldiekin) eta Naukas Kids (irailaren 20an, igandez, haurrei zuzendutako jarduerekin). Gainera, Naukas Kidsen programazioa hiriko beste gune batzuetara ere zabalduko da, Bizkaia Aretoa-EHUn eta Abandoibarra etorbidean antolatutako ikuskizunekin.

Intsektuak, edizio honetako protagonista txikiak

Jaialdia irailaren 16an, asteazkena, hasiko da Bidebarrietako Liburutegian, Avis Producciones-ek ekoitzitako eta Lexeia Larrañagak zuzendutako Natura Bizia dokumentalaren emanaldiarekin. Proiekzioaren ondoren, dokumentalaren lantaldeko kideekin solasaldia egingo da. Jarduera hau Bidebarrieta Zientifikoa dibulgaziozko hitzaldi-zikloaren barruan antolatu da. Zikloaren bigarren saioa, berriz, irailaren 30ean izango da, eta entomologian zentratuko da; hau da, intsektuen azterketan. Hitzaldia Beatriz Martín biologoak emango du, Aranzadi Zientzia Elkarteko Entomologia Saileko ikertzaileak.

Intsektuek protagonismo berezia izango dute aurtengo edizioan. Nafarroako Unibertsitateko Zientzia Museoarekin elkarlanean antolatutako Intsektuak. Kontatzen duten guztia erakusketa irailaren 19tik urriaren 4ra bitartean egongo da ikusgai. Bizkaia Aretoa-EHUn egongo den erakusketak intsektuen aparteko aniztasuna ezagutzeko ibilbidea proposatzen du. Animalia-talde horrek ezagutzen diren espezie guztien %60-70 hartzen du. Erakusketa urriaren 4an itxiko da, Sergi Romeu entomologoak emango duen tailer batekin.

Jarduera gehiago haurrei zuzenduta

Edizio honetako beste berritasunetako bat haurrei zuzendutako jardueren programa zabaldu egingo dela da. Ildo horretan, Naukas Kidsen programazioari BZP Tailerrak ekimena gehituko zaio aurten. Horren barruan ikuskizunak, tailerrak, antzerki-emanaldiak eta lehiaketak antolatuko dira irailaren 24an (larunbata), 26an (osteguna) eta urriaren 4an (igandea), Bizkaia Aretoa-EHUn eta EDE Fundazioaren Plaza gunean.

Bilbo Zientzia Plaza (BZP) EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatutako zientzia-dibulgazioko ekimena da, Bilboko Udalaren eta Euskampus Fundazioaren babesarekin eta Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Saila, Donostia International Physics Center (DIPC), eta EITB erakundeen laguntzarekin.

BZP 2026ko egitaraua (probisionala)

Datozen asteetan programatutako jarduera guztiei buruzko informazio zehatza argitaratuko da. Programatutako jarduera guztiak doakoak izango dira, aretoak bete arte.

Irailak 16, asteazkena | Dokuforum Bidebarrieta Zientifikoa

  • Izenburua: Natura Bizia dokumentalaren emanaldia eta ondorengo solasaldia.
  • Parte-hartzaileak: Lexeia Larrañaga, dokumentalaren zuzendaria eta gidoilaria, eta Alexander Gutiérrez, dokumentalaren ekoizlea.
  • Lekua: Bidebarrietako Liburutegia.
  • Ordutegia: 18:30etik 20:30era. Emanaldia: 80 minutu. Solasaldia: 30 minutu.
  • Sarrera; doan, eserlekuak bete arte.
  • Hizkuntza: gaztelania.
  • Streaminga: bai. Bidebarrieta Kulturgunea (YouTube) eta Katedratik (TikTok Live)

Irailak 19 – urrriak 4 | Erakusketa

  • Izenburua: Intsektuak. Kontatzen duten guztia.
  • Lekua: Bizkaia Aretoa – EHU. Axular aretoa.
  • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 20:00etara. Larunbatetan, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Igandeetan (goizez bakarrik), 10:00etatik 14:00etara.
  • Sarrera: doan.
  • Hizkuntza: elebiduna (euskara eta gaztelania).

Irailak 18 – 20 | Naukas Bilbao 2026

Irailak 18, ostirala | Naukas Gazte

  • Lekua: Euskalduna Bilbao | Auditorium.
  • Ordutegia: 10:00 – 13:00.
  • Sarrera: doan, eserlekuak bete arte.
  • Hizkuntzak: euskara eta gaztelania.
  • Streaminga: bai. ETB On eta Tik Tok Live (Katedratik).

Irailak 19, larunbata | Naukas Bilbao Inicios (Hastapenak)

  • Lekua: Euskalduna Bilbao | Auditorium
  • Ordutegia: 10:00etatik 20:00etara.
  • Sarrera: doan, eserlekuak bete arte.
  • Hizkuntzak: gaztelania eta euskara. Euskaraz emandako hitzaldiek aldi bereko gaztelaniazko itzulpena izango dute.
  • Streaming: bai. ETB On eta Tik Tok Live (Katedratik).

Irailak 20, igandea | Naukas Kids

Irailak 24, osteguna | BZP Tailerrak (Ikuskizun-lehiaketa)

  • Izenburua: Ikuskizun-lehiaketa “Eta zuk, zer dakizu zientziari buruz?” (Y tú, ¿qué sabes de la ciencia?)
  • Lekua: Plaza gunea. EDE Fundazioa.
  • Ordutegia: 18:30tik 19:30era.

Irailak 26, larunbata | BZP Tailerrak (Tailerrak eta ikuskizuna)

  • Lekua: Bizkaia Aretoa – EHU.
  • Ordutegia: goizez, tailerrak (10:00etatik 14:00etara), eta arratsaldez, Unibertso eskuragarria ikuskizuna (17:30etik 20:00etara).

Irailak 30, asteazkena | Bidebarrieta Zientifikoa hitzaldi-solasaldia

  • Intsektuei buruzko hitzaldi-solasaldia. Izenburua pendiente.
  • Hizlaria: Beatriz Martín, Biologian doktorea eta Aranzadi Zientzia Elkarteko Entomologia saileko ikertzailea.
  • Lekua: Bidebarrietako Liburutegia.
  • Ordutegia: 19:00etatik 20:00etara.
  • Sarrera: doan, eserlekuak bete arte.
  • Streaming: bai. Bidebarrieta Kulturgunea (YouTube) eta Katedratik (TikTok Live).

Urriak 4, igandea | BZP Tailerrak (Tailerrak)