Hitzaldi zikloak

Bidebarrieta Zientifikoa

Bilboko Bidebarrieta Liburutegiaren lankidetzaz, ekitaldi-aretoa kultura zientifikoz betetzen duen hitzaldia programatzen du Katedrak hilero.

Gaurkotasun zientifikoko hainbat gairen inguruko konferentziak egin dira: paleontologia, geologia, neurozientzia, filosofia edo nanomedikuntza, den-denak hitzaldi-solasaldi formatuan.

Zientziaren ertzetik

Bizenta Mogel Durangoko liburutegiarekin batera antolatutako hitzaldi sorta da Zientziaren ertzetik. Normalean dibulgazio zientifikoko ekitaldietara joaten ez direnei dago zuzendua, neurri handi batean.

Hitzaldi-solasaldietan egituratua dago eta hilean behin, ostiralean, egiten da.

Naukas Bilbao

Formatu handiko zientzia-dibulgazioko ekitaldia da. Hamarna minutuko 60 hitzaldi inguruk osatzen dute eskaintza, bi egunetan (ostirala eta larunbata) banatuta.

Ikerketa zein dibulgazio zientifikoaren arloko hainbat hizlarik esketxak, parodiak, musika-ikuskizunak eta abar txertatu ohi dituzte beren agerraldietan, era askotako diziplinak (umorea, musika, artea…) dibulgazio zientifikoaren zorroztasunarekin uztartuz ikuskizun paregabea osatuz.

Agora

Iurretako liburutegiarekin batera antolatutako hitzaldi sorta da Agora, ezagutzaren plaza hitzaldi zientifikoen zikloa

Bertsozientzia

Zientzia eta bertsoa batzen ditu Bertsozientzia: jakinduriek mundue erreko dau izenburupean antolatutako saioak. Hiru zientzialarik eta bi bertsolarik hartzen dute parte dibulgazioa eta ikuskizuna nahasten dituen ekitaldi honetan.

Ziklo honen helburua da jendeak egiazko eta kalitatezko informazio izatea, eragiten diguten gaiei buruz bereizten eta erabakitzen laguntzeko.