Zientzia eskola egutegia
Zientzia eskola egutegiaren euskarazko edizioa egiten du UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak.
Proiektua lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleei zuzenduta dago, eta zientziarekin nahiz teknologiarekin lotutako urteurrenen bat jasotzen du egunero.
Ciencia Show
Zientziarekiko interesa sustatu eta gazteen jakin-mina pizteko, Ciencia Show hezkuntza-programa antolatzen du Katedrak Big Van bakarrizketari-talde zientifikoarekin batera.
Umorea eta zientzia uztartzen duten bakarrizketa saio batera doaz ikasleak, gerora bideo labur bat grabatzeko. Bideoan gai zientifiko bat umore ukitu batekin jorratzen dute. Aldi berean, prestakuntza-ikastaroa eskaintzen zaie parte hartzen duten irakasleei.
Naukas BCAM – Pi Eguneko tailerrak
Martxoaren 14an, Pi Zenbakiaren Eguna ospatzen du UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak Basque Center for Applied Mathematics (BCAM) zentroarekin eta Naukas plataformarekin batera.
Tailerrek Pi zenbakia, eta matematika hurbiltzen dizkiete gazteenei, modu ludiko eta erakargarrian hurbildu ere: papiroflexia tailerrak, jolas erraldoiak, fraktal zoragarriak eta abar, gaztetxoen artean zientzia horrekiko jakin-mina pizten saiatzeko.
Naukas Kids
Naukasen barruan gazteenei zuzendutako ekimena da. Tailerrak, ikuskizunak, esperientziak, jolasak, e.a. izaten dituzte eskura zientziarekin gozatzeko.
Naukas Kidseko jarduera guztiak zientzia zein erakargarria izan daitekeen erakustera bideratuta daude, kasuan, horretan jardutera anima daitezen; baina, batez ere, ikasteak eta gozatzeak adin-mugarik ez dutela frogatzea dute helburu.
Cazabulos
Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenarekin (CSIC) eta Big Van Ciencia proiektuarekin, DBHko 1. eta 2. mailako ikasleei estrategia eta tresna desberdinak eskainiko zaizkie sare sozialetan, bereziki TikToken, hautemateko zientziarekin eta teknologiarekin zerikusia duten eduki faltsuak.