Zientziaren uretan

Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak Zientzia Kaiera blogean 2014. eta 2022. urteen artean aragitaratutako artikuluen aukeraketa bat jaso da liburu honetan. Bederatzi jakintza arlotako dibulgazio-artikuluak aukeratu dira, besteak beste, zientziaren historiako pasarteak, eguneroko elementuei buruzko edukiak edota interes orokorreko gai esanguratsuak bildu dira.

Helburua da zientzia eskura izatea, eta zientziaren uretan ahalik eta jende gehien murgiltzea.