Mujeres con Ciencia

Emakumeek esparru zientifikoetan eta teknologikoetan garatu duten eta garatzen duten jarduerari ikusgarritasun handiagoa ematen lagunduko duen bloga da Mujeres con Ciencia. Biografiak, elkarrizketak, ekitaldiak, efemerideak eta mota guztietako kronika edo gertakari garrantzitsuak daude gune honetan. Emakume horien existentzia, haien lana eta garatzen duten edo garatu zuten inguruabarrak ezagutaraztea da helburua.

Zientzia eta teknologian diharduten emakumeek zer egiten duten eta zer egin duten erakusteko sortu zen 2014an. Irakasleak, ikertzaileak, zientzialariak, dibulgatzaileak, kazetariak… alor anitzekoak dira egileak.

Bertan, 5.000 argitalpen baino gehiago aurkitu daitezke, 400 kolaboratzaile baino gehiagok egindakoak. Aipuak, biografiak, elkarrizketak, bideoak, infografiak, liburu gomendioak eta askoz gehiago aurkitu daiteke gunean.

Mujeres con Ciencia blogaren edizioa Marta Macho Stadlerrek egiten du.

Blogetan berriena izanik ere, Mujeres con Cienciak eboluzio prozesua izan du, itxura barne. Hona Mujeres con Cienciaren itxura 2014an:

Blogaren lehen sarrera Nace ‘Mujeres con ciencia’ (‘Mujeres con Ciencia’ jaio da) da, eta, bertan, Juan Ignacio Pérez Iglesiasek blogaren ikuspuntua eta helburuak azaltzen ditu.