BZP

Bilbo Zientzia Plaza dibulgazio jaialdiaren webgunea da honakoa. Bertan, urtero-urtero jaialdiaren programaren nondik-norakoak ematen dira ezagutzera.

da. Ezagutza zientifikoak transmititu, gai zientifikoei buruz hitz egin, zientzia ikasi eta zientziaz gozatzea nahi dugu, Bilbon zientzia izan dadila protagonista.

Erreferentziazko jaialdia da BZP, bakarra zientzia-dibulgazioaren esparruan. Zientzia-dibulgazioko jardunen multzo dinamikoa da, eta programa zabala du. Programatutako jarduera guztiak doakoak dira eta jende guztiarentzat zabalik dago.

Programa honen bidez, jarduera zientifikoa publikoari hurbildu nahi zaio, hainbat erregistro eta komunikazio-formatu baliatuta, hala nola: hitzaldiak, erakusketak, ikuskizunak, bakarrizketak, emanaldiak, tailerrak…