50 urte Zientzia eta Teknologia zabaltzen

2020. urtean UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateak 50 urte bete zituen. Fakultatean egiten den ikerketa gizarteari erakusteko asmoz, zientzietako alor guztietako 53 artikulu egin ziren: 23 euskaraz eta 30 gaztelaniaz, astero bi artikulu argitaratu zirela Cuaderno de Cultura Científican eta Zientzia Kaieran.

50. urteurrena amaitu eta gero, artikuluen bilduma bat osatuz, liburua argitaratu zen.