Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak hamabost urte bete ditu eta aro berri bati ekin dio, 2010ean sortu zenean finkatutako misiotik abiatuta: herritarren kultura zientifikoa sustatzea gizarte demokratikoago baterantz aurrera egiteko. Gaur, konpromiso hori zabaldu egiten da. Zientzia gizartearen txoko eta ertz guztietara hurbildu nahi dugu, ezagutza ahalik eta jende gehiagorentzat eskuragarri eginez martxan jarriko ditugun ekimenen bitartez.
Deskargatu manifestu osoa PDFn.

