Zientzia.eus
-

Orkidea eta sitsa
Darwin txundituta gelditu zen orkidea harekin. James Bateman lorezain ospetsuak bidali zion, 1862ko urtarrilean, Madagaskartik ekarritako beste hainbat orkidearekin batera. Honela idatzi zion Joseph Hooker-i: “Jaso berri dut, Bateman jaunak bidalitako kaxa batean, Angraecum sesquipedale harrigarria; oin bat luze da haren nektarioa. Arraioa, zein intsektuk zupatuko du hori!”
-

Bizkarroiak elkarlanean edo lehian, ostalariaren portaera aldatzeko
Bi zizare bizkarroi ostalari berean bizi direnean eta helburu bera dutenean, indarrak batzen dituzte ostalariaren portaeran eragiteko; helburu desberdinak dituztenean, ordea, zaharrenak irabazten du.
-

Odoleko entzima batek agresibitatea txikitzen du
Odolean ohikoa den entzima batek agresibitatea erregulatzen duela argitu dute AEBko eta Kanadako ikertzaile batzuek. Saguetan egindako esperimentuetan ikusi dute entzima hori areagotzean oldarkortasuna nabarmen txikitzen dela.
-

Hiru pertsonaren DNA duten haurrak sortzeko baimena eman du Britainia Handiak
Hiru pertsonaren material genetikoa duten enbrioiak sortzeko baimena eman du Britainia Handiko Parlamentuak. Teknika hori onartzen duen lehen herrialdea da. Amaren DNA mitokondrial akastunaren ondorioz transmititzen diren zenbait herentziazko gaixotasun saihesteko aukera emango du horrek.
-

Antibiotikoekiko erresistentea den tuberkulosiaren bilakaera historikoa
Tuberkulosia eragiten duen bakterioaren aldaera gogorrenetako baten bilakaera historikoa aztertu du nazioarteko ikerketa-talde batek, haien DNAtik abiatuta. Ikusi dute bakterio horien populazioaren bilakaerak bat egiten duela gizateriaren historian izan diren hainbat gertakari garrantzitsurekin.
-

Larre gorriak desagertzen ari dira Euskal Herriko kostaldean
Euskal kostaldeko Gelidium corneum alga gorrien populazioak gainbehera larria izan du azken urteetan. EHUkoItsas Bentos ikerketa-taldeak bildutako datuek erakusten dute azken bi hamarkadatan populazioa erdira jaitsi dela leku askotan, eta muturreko kasuetan % 80ko presentzia izatetik %5era pasa dela.
-

“Indar geofisiko bilakatu gara, eta inoiz egon ez den puntu batera ari gara eramaten planeta”
“Noiz hasi zen Antropozenoa?” izenburupean, garai geologiko berri baten hasiera data zehatz bat proposatu du Antropozenoaren lan-taldeak, Quaternary Internationalaldizkarian: 1945eko uztailaren 16, lehen eztanda nuklearraren eguna. Estratigrafiaren Nazioarteko Batzordeak eskatuta, lan-talde hori ari da aztertzen aro geologiko berri bat izendatzeko bezainbestekoa ote den gizakiok planetan dugun eragina. Taldekideen gehiengoak baietz uste du, Antropozenoak badituela behar…
-

Uhin elektromagnetikoek gorputzean duten eragina jakiteko eredu bat garatu dute
Uhin elektromagnetikoek gorputzean duten eragina jakiteko eredu bat garatu dute
-

Ebolaren aurkako borroka ez da amaitzen txertoa lortzearekin
Okerrik ez bada, aurten edo datorren urtean merkaturatuko da ebolaren txertoa. Horri esker, gaitza kontrolatzea espero dute adituek. Johns Hopkins ospitaleko ikertzaileek The Lancet aldizkarian gogorarazi dutenez, ordea, txertoa lortzea lehen pausoa baino ez da. Hain zuzen, haien ustez, zenbait oztopo gainditu beharko dira txertoa arriskuan dagoen populazioarengana iristeko, nor txertatu behar den erabakitzetik hasi…
