Zientzia.eus
-

Hizketaren analisia, alzheimerra goiz detektatzeko
Alzheimerraren detekzio goiztiarrerako zenbait metodologia ez-inbaditzaile garatzen ari da EHUko ELEKIN ikerketa-taldea. Ingeniaritza biomedikoa da taldearen ikerketa-ildoetako bat. Zehazki, bioseinaleak aztertzeko sistemak ari dira garatzen, diagnostiko medikoetan laguntzeko.
-

Saturnoren egunaren iraupena zehaztu dute
10 ordu, 32 minutu eta 45 segundo. Horixe da Saturnoren egun batek irauten duena, metodo berri bat erabiliz Israelgo ikertzaile batzuek kalkulatu dutenez. Naturen argitaratu dute lana.
-

Txertoaren paradoxa
Elgorriaren aurkako txertoaren inguruko albisteak ez dira arraroak azkenaldi honetan. Adibidez, urte hasieran, eztabaida bizia zuten AEBn, Disneylandian abenduan izan zuten elgorri-agerraldiaren harira. Inguru hartan gero eta guraso gehiagok haurrak ez txertatzearen ondorioz sortu zen agerraldia, eta adituek ez dute aurkitzen guraso horien iritzia aldarazteko modua.
-

Amazoniak gero eta karbono gutxiago metatzen du
Amazoniako oihanak gero eta karbono gutxiago metatzen du. Azken hiru hamarkadetan Amazoniako biomasa-dinamikaren eboluzioa aztertu du nazioarteko ikertzaile-talde zabal batek, eta ondorioztatu dute azken hamarkadan metatu den biomasa aurreko hamarkadan baino heren bat gutxiago izan dela. Naturen argitaratu dituzte emaitzak.
-

Jateak sortzen du mendekotasuna, ez janak
Azken urteotan, asko zabaldu da elikagai jakin batzuek mendekotasuna eragin dezaketelako ideia. Azukreak, gatza eta gantzak dira susmagarri nagusiak, eta txokolatearekiko mendekotasuna duenari izena ematera ere iritsi dira batzuk: chocoholic. Ikertzaileen esanean, baina, ez dago frogarik baieztatzeko elikagaiek mendekotasuna eragiteko arriskua dutela; bai, ordea, jateak berak.
-

Infekzioen globalizazioa
Azken urteotan, sarri entzun izan ditugu zenbait infekzioren izen bereziak; entzun izan dugu, halaber, mehatxu bat direla infekzio horiek, hala nola hegazti-gripea, Ebola birusa, SARS edo MERS koronabirusak eta abar luze bat. Baina, zergatik dira mehatxu XXI. mende honetan?
-

Argiaren denborak
“Eta argiak, benetan, denbora bat beharko balu Jupiterretik hona iristeko?” pentsatu zuten. Cassini eta Rømer azalpen baten bila zebiltzan; ezin baitzuten ulertu zergatik Ioren eklipseak batzuetan espero baino lehenago gertatzen ziren, eta besteetan beranduago. Eta argiaren kontu horrek azal zezakeen. Baina orduan, argiak abiadura finitua zuen, azkenean? Cassinik baztertu egin zuen ideia hura. Rømerrek berriz,…
-

Izan ez duten esperientzia baten oroitzapena txertatu diete saguei, lotan zeudela
Garuneko gune batzuk kitzikatuta, oroimenari iruzur egin daitekeela erakusten duten zenbait esperimentu argitaratu da azkenaldian. Bestak beste, saguak oroitzera behartu edo, alderantziz, oroitzapenak ezabatzea lortu dute ikertzaileek. Oraingoan, saguek leku jakin batzuk bereziki gustuko izatea lortu dute, lotan zeudela haien oroimena eta sari-sistema manipulatuta.

