Urte hasierarekin batera, Euskal Herriko Ciencia Show bakarrizketa zientifikoen ikuskizunaren edizio berria itzuliko da. EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Big Van Ciencia taldeak bultzatutako zientzia-hezkuntza ekimena da. Helburua da Bigarren Hezkuntzako ikasleen interesa sustatzea ikasketa zientifiko-teknologikoekiko eta horretarako arte eszenikoak dira oinarria. Proiektuak zientzia-dibulgazioa eta umorea uztartzen ditu ikasleei parte-hartzaile izatera gonbidatuz.
2026ko edizioaren lehen fasea datorren urtarrilaren 13an, 14an eta 15ean egingo da, Bilbon (Bizkaia Aretoa-EHUn), Gasteizen (Ingeniaritza Eskola-EHUn) eta Donostian (Carlos Santamaria Zentroa-EHUn), hurrenez hurren. Guztira, Bigarren Hezkuntzako 1.470 ikasle inguruk hartuko dute parte programatutako sei saioetan, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako 36 ikastetxetatik etorrikoak.
Aurrez aurreko ikuskizunen ondoren, proiektuaren bigarren fasea abiatuko da: bakarrizketa zientifikoen lehiaketa. Otsailaren 28ra arte, YouTube estiloko bideo formatuan aurkeztu ahal izango dute zientzia oinarrian duen bakarrizketa bat. Edukiaren eta bideoaren lanketan laguntzeko, formazio espezializatua eskainiko zaie irakasleei tresna narratiboak eta eszenikoak izan ditzaten eskura ikasgelan bakarrizketak sortzen laguntzeko.
Euskal Herriko Ciencia Show 2026 bakarrizketa-lehiaketaren finalaren data eta lekua aurrerago emango dira jakitera.

