Zientziaren ertzetik | Nola sortzen da desira?

Xehetasunak

Data eta ordua:

martxoak 7 / 18:30 20:00

Hizkuntza: Gaztelania

Streaming: Bai

Egoitza

Bizenta Mogel Biblioteka

Komentukalea, 8
Durango,
+ Google Map

Bizitza sexual osasuntsu bat eta betea izateko beharrezkoa den lehen gauza da desirak nola funtzionatzen duen jakitea. Izan ere, erabat jabetzen ez bagara ere, desiraren atzean prozesu biologiko, emozional eta erlazionalen multzo handi bat ezkutatzen da, eta horrek zuzenean eragiten du gure sexualitatea bizi eta esperimentatzeko dugun moduan.

Desiraren jatorria eta ezaugarriak ezagutzeko eta hau aktibatzen laguntzen duten faktoreetan sakontzeko Laura Morán psikologo eta sexologoak “¿Cómo surge el deseo?” (“Nola sortzen da desira?”) hitzaldia eskainiko du. Bertan desiraren ezaugarriez gain berau geldiarazten duten mekanismoetan sakontzuko du ere. Era berean, Moránek libidoaren inguruko mito faltsu batzuk desmuntatuko ditu, jendeari bere modus operandia hobeto ulertzeko aukera emango diotenak.

Hitzaldia martxoaren 7an izango da, arratsaldeko 18:30ean Duragok Bizenta Mogel Bibliotekan, EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bizenta Mogel Bibliotekak antolatzen duten Zientzia Ertzetik dibulgazioko hitzaldi-sortaren barruan.Sarrera librea izango da lekuak bete arte eta streamingez jarraitzeko aukera ere egongo da EITBren Kosmos kanalaren bitartez.

Hizlaria

Laura Morán, Psikologian lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean, familia- eta bikote-terapian espezializatua dago. Dibulgatzailea ere bada, izan ere “hobe da informatzea eta heztea sendatzea baino” leloaren defendatzaile sutsua da, eta psikologia, sexualitatea eta giza harremanak publikoari hurbiltzea du helburu, ikuspegi argi, dibertigarri eta taburik gabeko batetik.

Hainbat irratsaioren kolaboratzailea da, esaterako, RTVEko Gente despierta edo Radio Euskadiko Boulevard programena. Telebistan RTVEko Órbita Laika programan parte hartzen du eta baita ere Naukas edo Desgranando Ciencia bezalako dibulgazio ekitaldietan. Horrez gain, sexualitateari buruz eta bikote-harremanen inguruko hainbat libiru argitaratu ditu, besteak beste, “Perfectamente imperfectas” (Destino) y “Por qué no deseo” (Next Door Publishers).