Xehetasunak
Data eta ordua:
2 de azaroa / 17:00 – 17 de azaroa / 17:00
Hizkuntza: elebiduna.
Egoitza
Gure egunerokotasunaren parte diren kontu hauei eta beste batzuei erantzuteko iritsiko da Zientzia Kalean erakusketa ibiltaria Bermeora, zientziaren ezagutza jendartean zabalduz. Formatu handiko 11 infografia dira erakutsiko direnak, euskaraz zein erderaz eginak, eta azaroaren 2tik 17ra arte ikusi ahal izango dira Lamera Parkean. Bermeoko Udalak, EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta EHUko Ikerketa Gizartean Zabaltzeko Zuzendaritzak antolatu dute ekimena. Jarduera Zientzia Astea 2026 ekimenaren kokatzen da, EHUk antolatutako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren XXVI. Astean.
Ilustrazioetan egunero kontsumitzen edo erabiltzen ditugun produktuetan dagoen zientzia erakusten da. Beste batzuen artean, esate baterako, telefono mugikorren, barra kodeen, autoen, txertoen edo sukaldeko plaken funtzionamendua azaltzen da.
Oso ohikoak diren beste elementu eta jakiei buruzko informazio zientifikoa ere aurkituko dute erakusketara hurbiltzen direnek, hala nola ogia, jogurta, iturriko ura, garagardoa, zuhaitzen hostoak eta frutari buruzkoa. Panel bakoitzean dagoen QR kodeari esker infografia guztiak deskargatu daitezke, euskaraz zein erdaraz.
Zientzia Kalean EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nafarroako Unibertsitateko Zientzia Museoaren egitasmoa da, Euskampus Fundazioaren eta Eusko Jaurlaritzaren Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailaren laguntzarekin.

