Xehetasunak
Data eta ordua:
19 de iraila / 10:00 – 20:00
Hizkuntzak: euskara eta gaztelania.
Streaming-a: bai. YouTube eta Tik Tok Live.
Egoitza
Naukas Bilbao 2026ko bigarren jardunaldia, Naukas Bilbao Hastapenak, irailaren 19an, larunbatean, egingo da Euskalduna Bilbao jauregian, goizez eta arratsaldez. Aurreko edizioetan hitzaldi bakoitzak gai independiente bat jorratzen bazuen ere, aurten hitzaldi guztiek ildo nagusi bera izango dute: historiako hastapen handiak. Jardunaldia ikus-entzuleei zientziak aztertzen dituen hasiera nagusietako batzuen ikuspegi orokorra azaltzeko diseinatu da.
Hamabost minutuko hitzaldietan zehar, zientziak aztertutako hastapen handietako batzuk jorratuko dira, unibertsoaren sorreratik bizitzaren, hizkuntzaren, musikaren edo teknologiaren hastapenetaraino. Helburua da ikus-entzuleek jardunaldian landutako gaien ikuspegi osoagoa eskuratzea. Gainera, Naukasen historian lehen aldiz, hitzaldi batzuk euskaraz emango dira. Hitzaldi horiek aldibereko itzulpena izango dute gaztelaniara.
Ikuskizunerako sarrera doakoa izango da, aretoa bete arte. Bertaratu ezin dutenek streaming bidez jarraitu ahal izango dute ETB On plataformaren bidez eta Katedratik-en, EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren TikTok profilean.
Naukas Bilbao Hastapenak 2026 Bilbo Zientzia Plaza (BZP) jaialdiaren parte da. Ekimena EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatzen du, Bilboko Udalaren eta Euskampus Fundazioaren babesarekin, eta Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailaren, Donostia International Physics Center (DIPC) erakundearen eta EITBren laguntzarekin.
Naukas Bilbao 2026 Hastapenak egitarua
GOIZEKO SAIOA | 10:15tik 13:00etara
10:15 – 10:30 Aurkezpena (euskaraz eta gaztelaniaz)
10:30 – 10:45 Miguel Santander García (astrofisikaria, Espainako Behatoki Astronomiko Nazionala: “El gran inicio” (Hastapen handia) – gaztelaniaz
10:45 – 11:00 Joanes Lizarraga Olano (kosmologoa, EHU): “Lehen argia” – euskaraz
11:00 – 11:15 Naiara Barrado Izagirre (astrofisikaria, EHU): “El sistema solar” (Eguzki-sistema) – gaztelaniaz
11:15 – 11:30 Pedro León Guerrero (idazlea eta dibulgatzaile zientifikoa, Córdobako Astronomia Elkartea):“Lunas” (Ilargiak) – gaztelaniaz
11:30 – 12:00 30 minutuko atsedenaldia.
12:00 – 12:15 Eva Villaver Sobrino (astrofisikaria, IAC): “Exoplanetas” (Exoplanetak) – gaztelaniaz
12:15 – 12:30 Santa Martínez Sanmartín (sistemen ingeniaria, ESA):“Exploración espacial” (Espazio-esplorazioa)– gaztelaniaz
12:30 – 12:45 Nahúm Méndez Chazarra (geologoa eta dibulgatzaile zientifikoa): “La Tierra” (Lurra)– gaztelaniaz
12:45 – 13:00 Kepa Ruiz Mirazo (fisikaria eta zientziaren filosofoa, Biofisika Institutua CSIC-EHU): “Bizitza” – euskaraz
ARRATSALDEKO SAIOA | 17:30etik 20:00etara
17:30 – 17:45 Juan Carlos Gil Montoro (kimikari-fisikoa, GMV): “Vida multicelular” (Bizitza zelulaniztasuna) – gaztelaniaz
17:45 – 18:00 Lorena Pérez Hernández (hizkuntzalaria, Errioxako Unibertsitatea): “Origen del lenguaje(Hizkuntzaren jatorria) – gaztelaniaz
18:00 – 18:15 Gisela Baños Ros (fisikaria eta dibulgatzaile zientifikoa): “Ciencia ficción” (Zientzia-fikzioa) – gaztelaniaz
18:15 – 18:30 Esther Acha Peña (ingeniari kimikoa, EHU) eta Amets Moreno del Bado (ingeniari kimikoa, AVEQ Kimika): “Teknologia” – euskaraz
18:30 – 19:00 30 minutuko atsedenaldia.
19:00 – 19:30 Almudena M. Castro (fisikaria eta pianista) eta Rocío Carballo Álvarez (psikologoa): “Origen de la música” (Musikaren jatorria) – gaztelaniaz – 30 minutu
19:30 – 20:00 Susana Escudero Martín (kazetaria, Canal Sur) eta Guillermo Peris Ripollés (kimikaria, Jaume I Unibertsitatea): “Los límites de la ciencia” (Zientziaren mugak) – gaztelaniaz – 30 minutu

