“Naturaren sekretua” dokumentalaren emanaldia eta ondorengo solasaldia Tolosan

Xehetasunak

Data eta ordua:

apirilak 22 / 10:00 12:00

Hizkuntza: Gaztelania.

Egoitza

TOPIC

Euskal Herria plaza
Tolosa, Gipuzkoa 20400 Spain
+ Google Map

Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak ekoitzitako eta José Antonio Pérez Ledok zuzendutako Naturaren sekretua dokumentala datorren apirilaren 22an, asteazkenean, 10:00etan ikusi ahal izango da Tolosako TOPIC zentroan. Ekitaldia Beti Ikasteneko bazkideentzat soilik da.

Ikus-entzunezko lan hau Pedro Miguel Etxenike, Euskal Herriko Unibertsitateko Materia Kondentsatuaren Fisikako katedradun ohiaren eta Donostia International Physics Centerreko (DIPC) presidentearen bizitza eta lana ezagutzeko aukera da.

55 minutuko iraupena duen dokumentalak zientziaren garrantziaz hitz egiteko ariketa bat da. Izan ere, Etxenikeren hitzetan, zientzia “etorkizun justuago eta gizatiarrago baten itxaropena ematen digun hazi eraldatzailea da. Kulturalki garrantzitsua, ekonomikoki erabakigarria eta estetikoki ederra da”.

Horrela, Etxenikek zientziaren inguruan egindako hausnarketak azaltzen dizkio ikusleari, zientzia zer den eta zertan datzan hausnartuz.

EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren zuzendaria den Iker Badiolak aurkeztuko du dokumentala. Emanaldiaren ondoren, Pedro Miguel Etxenikek elkarrizketa-solasaldia izango du Fernando Cossíorekin, Ikerbasqueko zuzendari zientifikoa.

Beti Ikasten Elkarteak, EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta DIPCek antolatzen dute ekitaldia, Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailaren laguntzarekin.