Xehetasunak Data eta ordua: Egoitza Ibaizabal Itsasadarra zientziak eta teknologiak ikusita / La Ría del Nervión a vista de ciencia y tecnología erakusketa Moyuako metro-geltokian izango da abenduaren 16tik urtarrilaren 1era, ondoren Indautxuko geltokira joango da eta otsailean Portugaletekora. Itsasadarra eta bere inguru metropolitarra zientziaren eta teknologiaren begiez erakusten duten infografia bilduma batek osatzen du erakusketa. […]
Xehetasunak Data eta ordua: Egoitza Unibertsoaren etorkizuna aurresan dezakegu? Harrigarria ematen duen arren, baietz dirudi. Hala ere, aurresanen bidean “energia iluna” deritzogunaren efektuarekin topo egiten dugu. Uler dezakegu energia ilunaren efektu hori nondik datorren ala berau onartzea besterik ez dugu? Galdera handien aurrean aurkitzen gara. Horien inguruan hausnartzeko eta erantzunak emateko asmoz, “Energia… iluna?” hitzaldia […]
Xehetasunak Data eta ordua: Egoitza Urtarrilaren hasieraz geroztik, Wuhango pneumonia izenaz ere ezagutzen den Wuhango koronabirusa nonahi agertzen da egunkarietan zein telebistako albistegietan. Etengabeko informazioa jasotzen dugu infektatu berriei buruz, sintomei buruz, prebentzio-neurriei buruz, balizko sendabideei buruz, heriotza-tasari buruz… Informazio-zurrunbilo honetan, zaila da birus horren inguruko errealitatea ezagutzea. Zeintzuk dira benetako sintomak? Kutsatzeko arriskuan gaude […]
Xehetasunak Data eta ordua: Egoitza 2019ko otsailean, balea bat lehorreratu zen Sopelako hondartzan (Bizkaia). Zere bat zen, balea urdinaren ostean egun dagoen bigarren zetazeo handiena, 16 metroko luzera eta 30 tonako pisua zuen. Euskal Herriko Unibertsitateko ikerketa-talde batek zetazeoak zuen begi bakarraren ezaugarriak aztertu zituen. Ikerketak, besteak beste, anatomia, morfologia eta erretina aztertu zituen. Ikerketak […]
Xehetasunak Data eta ordua: Egoitza Darwinen Eguna 2007az geroztik antolatzen da Bizkaiko hiriburuan eta, egun, zientziazaleen egutegiko ezinbestekoa hitzordua da. Hamalau urte beteko ditu aurten ekitaldiak eta beste behin, Kultura Zientifikoko Katedrak eta Zirkulu Eszeptikoak, hautespen naturalaren bidezko eboluzioaren teoria taxutu zuen zientzialariaren jaiotzaren urteurrena ospatuko dute. Charles Darwin duela 211 urte jaio zen eta […]
Xehetasunak Data eta ordua: Egoitza Bigarren urtez jarraian, zientziaren dibulgazioa helburu duen zikloa antolatu du Eskoriatzako Udalak 2020ko otsailaren 12etik 18ra Zaldibar antzokian: Zientziaren argitan, egia ala gezurra? zikloa. Ziklo honen helburua da jendeak egiazko eta kalitatezko informazio izatea, eragiten diguten gaiei buruz bereizten eta erabakitzen laguntzeko. Aurtengo programazioa askotarikoa eta osoa izango da: adituek […]
Xehetasunak Data eta ordua: Egoitza Laser-izpiek aukera ugari eskaintzen dituzte gure egungo munduan, baina duela hamarkada gutxi sortu ziren. 1960an aurkitu zirenetik, laser-izpiak zientzia-fikziozko film eta serieen inspirazio izan dira, baina gerora garatutako teknika berriei esker, fantasia horietako batzuk gauzatu egin dira. Izan ere, oso erabilgarriak izan diren argi-tresna ahaltsuak sortu ahal izan dira biologian, […]