Xehetasunak
Data eta ordua:
10 de urria / 12:00 – 14:00
Hizkuntza: Euskara
Streaming-a: Ez
Egoitza
Datorren larunbatean, urriaren 10ean, EITBren Makusi plataformako “Zientzia Piztia” saioak zuzeneko ikuskizuna eskainiko du Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre (BEC!), etxeko txikientzat zuzenduta. Jarduera Makusik eta EITBk antolatu dute, EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren laguntzarekin.
Ikuskizuna 12:00etatik 14:00etara izango da. Bi ordu horietan, Arnaitz Fernández aurkezle eta meteorologoak saioaren lehen denboraldian agertu diren esperimentuetako bat egingo du zuzenean.
Jarduera hamabost minutu inguruko txandatan antolatuko da, eta pase bakoitzean gehienez hogei umek parte hartu ahal izango dute. Saio bakoitzean, Arnaitz Fernándezek esperimentu bat egingo du publikoaren aurrean eta bertatutakoek esperimentuaren garapena zuzenean jarraitu ahal izango dute. Ikuskizuna bost urtetik gorako haurrentzat gomendatuta dago.
Sarrera doakoa da, baina aldez aurretik gonbidapena eskuratu behar da sartzeko EITBko webgunean.
Jarduera Makusi Jaia ekimenaren barruan egingo da. EITBko haur eta gazteentzako eduki-plataforma homonimoak antolatutako jardunaldia da, eta urriaren 10ean zehar egingo da BEC!en.

