Kannabinoideak: ikerketa berriak eta aukera terapeutikoak

Xehetasunak

Data eta ordua:

13 de abendua de 2016 / 19:00 20:30

Egoitza

Azkuna Zentroa

Plaza Arriquibar, 4
Bilbao,
+ Google Map

Endokannabinoide sistemak gure gorputzeko hainbat funtzio fisiologiko eta patologikotan parte hartzen du. Landareek berezko dituzten kannabinoideak zein kannabinoide sintetikoak sistema endogeno hori moldatzeko gai dira. Honen harira, gizakiaren endokannabinoide sistemaren funtzionamendua ulertzea xede duten ikerketa asko egin dira azken urteotan. Berriki plazaratutako lan batek, esaterako, endokannabinoide sistemak memoria bezalako goi mailako prozesuetan parte har dezakeela erakutsi du. Ezagutza guzti hauek kannabinoideetan oinarritutako tratamendu egokiak diseinatzeko aukera berriak irekitzen dituzte eta jomuga oso interesgarri bilakatu terapeutikoki.

Leire Reguero Acebal UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko irakasleak endokannabinoide sistemaren inguruan argitaratutako ikerketa berriak eta kannabinoideek gaixotasunak tratatzeko eskaintzen dituzten aukerak azalduko ditu “Kannabinoideak: ikerketa berriak eta aukera terapeutikoak” izeneko hitzaldi eta mahai-inguruan. Zientziateka programaren baitan antolatuko den ekitaldi hau abenduaren 13an egingo da Bilboko Azkuna Zentroan.

Zientziateka hilean behin UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten ekimena da.

OHARRA: Hitzaldia euskaraz izango da. Sarrerak Azkuna Zentroaren informazio-gunean hartu behar dira. Sarrera doan da.