Ja! Jaialdia | “Zientzia-fikzioaren zientzia”

Xehetasunak

Data eta ordua:

17 de urria / 19:30 – 20:30

Hizkuntza: gaztelaniaz.

Egoitza

BBK Aretoa

Kale Nagusia 19-21
Bilbo, Bizkaia 48001
+ Google Map

Ja! Umorezko Literatura eta Artearen Nazioarteko Jaialdiak XVII. edizioa egingo du urriaren 14tik 31ra. Aurten, programazioaren ardatz nagusia zientzia-fikzioa izango da, zentzu zabalean, eta arreta berezia jarriko zaie irudimen espekulatiboari eta etorkizunera hurbiltzeko bestelako moduei. 

Programazioaren barruan, EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak “La ciencia de la ciencia ficción” (Zientzia-fikzioaren zientzia) jardueran hartuko du parte. Bertan, Eduardo Sáenz de Cabezón matematikariak eta Órbita Laika zientzia-dibulgazioko telesaioko aurkezleak eta Gisela Baños fisikari teorikoak eta Cuaderno de Cultura Científica blogeko kolaboratzaileak solasaldia egongo dute. 

Hitzordua urriaren 17an, larunbatean,  izango da Bilboko BBK Aretoan. Solasaldia 19:30ean hasiko da eta sarrera doakoa izango da, lekua bete arte. Jardueran Iker Badiola EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren zuzendariak ere parte hartuko du.  

Zientzia-fikzioaren atzean dagoen zientzia, eztabaidagai 

Zenbat dakite zientzia-fikzioko egileek zientziaz eta nola islatzen da hori euren istorioetan? Zer rol dauka genero horrek zientziadibulgazioan? Saioan zehar, Sáenz de Cabezónek eta Bañosek generoko lan ezagunenetako batzuk aztertuko dituzte eta beren detektagailu zientifiko bereziaren bidez testatuko dituzte, asmatutakoak ikusteko, baina baita egindako hanka-sartzeak eta hartu dituzten lizentziak ere. 

Solasaldiak zientziaren eta fikzioaren arteko harremanaz hausnartzeko aukera eskainiko du eta baita genero honek dituen edo izan ditzakeen gaitasun batzuei buruz hitz egiteko ere: kontzeptu zientifikoak publikoari hurbiltzeko, etorkizun posibleak irudikatzeko eta zientziatik haratago doazen galderak proposatzeko. 

Jarduera Ja! Jaialdiaren eta EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren arteko lankidetzaren parte da. Bi erakundeek humanitateen eta kultura zientifikoaren arteko loturak estutzeko apustua partekatzen dute. Informazio gehiago: https://jafestival.com/eu/