Adimen artifiziala: adimentsu baino artifizialagoa?

Xehetasunak

Data eta ordua:

otsailak 20 / 18:30 20:00

Hizkuntza: Gaztelera

Egoitza

Iurretako herri liburutegia

Bidebarrieta kalea, 4
Iurreta, Bizkaia 48215 España
+ Google Map

Giza adimenak egiten dituen eragiketekin (ikaskuntza edo arrazoiketa logikoa, esaterako) konparagarriak diren eragiketak egiten dituzten programa informatikoak sortzeaz arduratuko den diziplina zientifikoa litzateke Adimen Artifiziala (IA). IAk gizakiok eta beste animalia-espezie batzuek ditugun gaitasun kongnitiboak errepikatzen ditu makinak erabiliz, eta, dagoeneko, presente dago gure eguneroko bizitzan. Siri edo Alexa bezalako laguntzaileak, itzultzaile automatikoak, auto autonomoak, GPSa edo romba bezalako garbiketa-robotak dira horren adibide. Baina nola funtzionatzen du? Adimen artifiziala benetan argia al da? Zein da bere etorkizuna? Gorka Azkune Informatikan doktoreak erantzungo die galdera horiei.

Hizlaria

Gorka Azkune EHUko HiTZ Hizkuntza Teknologiako Zentroan ikertzaile bezala aritzen da (hitz.eus), Gizaki-Ordenagailu Elkarrekintza arloko ikertzaile nagusia delarik. Irakasle agregatua da baita ere Informatika Fakultatean (EHU), bertan eskaintzen diren gradu zein masterretan parte hartuz. Informatikan Ingeniaria da formazioz eta doktoretza egin zuen adimen artifiziala eta ikaskuntza automatikoaren arloan. Gaur egun, 30 artikulu zientifikotik gora ditu argitaratuak nazioarteko aldizkari eta kongresuetan. Bere ikerketa lerroak ikaskuntza sakon multimodala (ikusmena eta testua uztartuz) eta elkarrizketa sistemak dira batez ere. Zientzia dibulgazioan ere ibili izan da Gorka, hainbat CAF-Elhuyar sari irabazi dituelarik. Irratia, telebista edo prentsarekin ere hainbat aldiz kolaboratu du adimen artifiziala eta hizkuntza teknologiak gizarteratzeko lanean.