Genero eta zientziaren komunikazioa 2024

Xehetasunak

Data eta ordua:

ekainak 4 / 09:00 18:00

Hizkuntza: Eleanitza

Egoitza

Iberdrola Dorrea

Euskadi Plaza, 5
Bilbo, 48009
+ Google Map

Aurreko urteko harrera onaren ondoren, Generoa eta zientziaren komunikazioa jardunaldia bueltan da. Beste behin ere genero ikuspegian oinarritutako zientziaren komunikazioan interesa dutenei zuzendutako ekimena izango da.

Aurten 2023ko jardunaldian mahaigaineratu ziren gai ezberdinen inguruko hausnarketa sakonagoa egingo da. Esaterako, zientzian ari diren emakumeei eragiten dien adinkeriaz hitz egingo da. Diskriminazio bikoitza suposatzen duen fenomeno horretaz gain genero ikuspegiarekin lotutako jardunaldietan gizonezkoen parte hartze txikiaz ere eztabaidatuko da. Azkenik, zientzia eta berdintasunaz, ingurumen krisiak emakumeengan duen eraginaz edota arlo teknologikoen horien presentzia txikiaz hitz egingo da.

Generoa eta zientziaren komunikazioa jardunaldia ekainaren 4an egingo da Bilboko Iberdrola Dorrean. Hitzaldiak 20 eta 45 minutu ingurukoak izango dira eta goizeko bederatzietan hasi eta arratsaldeko seiretan bukatuko dira. Egunean zehar atsedenaldiak egingo dira eta bazkaltzeko tartea ere egongo da.

Generoa eta zientziaren komunikazioa jardunaldia Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Euskampus Fundazioak antolatutako ekimena da, Eusko Jaurlaritza, Iberdrola, EITB eta UPV/EHUko Berdintasun Zuzendaritzaren laguntzarekin.

Jardunaldiaren egitaraua hemen ikus dezakezu eta izena esteka honetan eman.