Xehetasunak
Data eta ordua:
15 de martxoa / 18:30 – 20:00
Hizkuntza: Euskara
Egoitza
Herpetologiarekin lotutako azken argitalpen zientifikoek agerian utzi dute anfibio eta narrasti espezieen %40 inguru gainbeheran daudela. Egoera hori orokorra da mundu mailan. Adibidez, Europako hegoaldean Euskal Herria espezie horiek biltzen dituen zonalde aberatsenen artean aurkitzen da. Mediterranear klima, klima atlantiko-kantabrikoa eta pirenaikoak horretan zeresan handia daukate eta gure inguruan anfibio eta narrastien ia 40 espezie ezberdin aurkitu daitezke.
Baina anfibio eta narrasti ornodunen bizirauteak lotura estua daukate haien habitatekin eta kutsadurak, espezie exotikoen agerpenak edo aldaketa klimatikoak eragin zuzena daukate horiengan. Hori dela eta, nahiz eta Euskal Herria espezie horien gune aberatsa izan, anfibio eta narrastiak animalia mehatxatuenen artean ere aurkitzen dira.
Egoera horren aurrean Aranzadi Zientzia Elkarteko Herpetologia Sailak talde mehatxatu horien kontserbazio egoerak hobera egin dezan lan egin du. Horretarako ikerketak, mehatxatutako espezieen jarraipena, horien kontserbazio ekintzak eta dibulgazio ekintza ugari gauzatu dituzte azken urteetan.
Ion Garin Barrio biologoa eta Aranzadi Zientzia Elkarteko kideak Euskal Herriko anfibio eta narrastien egoera aztertuko du “Euskal Herriko anfibioen eta narrastien joan-etorriak aztertzen” hitzaldian Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Durangoko Bizenta Mogel Liburutegiak antolatutako Zientziaren Ertzetik zikloaren edizio berri batean. Hitzaldia martxoaren 15ean, ostirala, izango da 18:30ean Durangoko liburutegian. Sarrera librea izango da edukiera bete arte.
Hizlaria
Ion Garin Barrio biologoa Aranzadi Zientzia Elkarteko Herpetologia saileko kidea da orain dela zenbait urte. Anfibioen eta narrastien ezagutzan eta dibulgazioan esperientzia luzea du. Euskal Herrian ehun mikrohezegune baina gehiago sortu eta egokitzeko lanetan parte hartu du eta espezie mehatxatu desberdinen jarraipena ere egin du. Horretaz gain, anfibioen eta narrastien inguruko ezagutza zabaltzeko asmoz hitzaldi, irteera gidatu, erakusketa eta tailerrak egiten ditu.