Xehetasunak
Data eta ordua:
5 de urria / 08:00 – 19 de urria / 20:00
Hizkuntza: elebiduna (euskara eta gaztelania).
Egoitza
Zientzia ere badago astero merkatuan aurkitzen ditugun produktu askoren artean. Ezagutza hori herritarrengana hurbiltzeko, Tolosako Triangulo plazak, urriaren 5etik 19ra, “Zientzia azokan” erakusketa ibiltaria hartuko du.
Zazpi infografiek osatzen dute erakusketa, euskaraz eta gaztelaniaz daude eginda eta formatu handikoak dira. Gure merkatuetan ohikoak diren produktuen atzean dagoen zientzia erakustea dute helburu. Batzuk astero aurki daitezkeenak dira (ogia, jogurta), besteak sasoikoak: gazta, babarruna, piperra, tomatea eta fruta.
Kaleko erakusketak elikagai horiekin lotutako hainbat gai zientifiko jorratzen ditu, eta ezagutza hori herritarengana hurbiltzea du helburu. Infografiak paneletan dauden QR kodeen bidez eta katedra.eus webgunearen bitartez ere deskargatu ahal izango dira.
“Zientzia azokan” erakusketa ibiltaria EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nafarroako Unibertsitateko Zientzia Museoaren dibulgazio-proiektua da, Euskampus Fundazioaren eta Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailaren laguntzarekin.
Jarduera hau “Zientzia azokan” ekimenaren barruan kokatzen da. Zientzia-dibulgazioko ekimen hau EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Tolosako Udalak antolatu dute. Egitasmoak erakusketa ibiltari bat, hitzaldiak eta lehiaketa eta tailer bat izango ditu.
Jarduera urriaren 5etik 19ra egingo da Tolosako hainbat gunetan, hala nola Triangulo plazan, Zerkausian eta TOPIC zentroan, Tolosako azaroko azoka berezi handien atarian.

