Xehetasunak
Data eta ordua:
30 de iraila de 2019 / 18:30 – 20:00
Egoitza
Duela ehun urte, Lehen Mundu Gerra amaitzean hain justu, Albert Einsteinen Erlatibitate Orokorraren Teoriak bere lehenengo konfirmazio esperimentala izan zuen, Arthur Stanley Eddington astronomo britainiarraren eskutik. Eguzki eklipse batean egin zituen behaketa batzuen bidez izan zen. Eddingtonek Einsteinen eskuizkribua jaso zuen, idatziak etsaien lerroa igaro ondoren, eta, alemaniar fisikariarentzat zorionez, idatziak zioena ulertu eta haren garrantziaz jabetu zen munduko pertsona bakarrenetarikoa izan zen. Eddington komunikatzaile aparta ere izan zen, eta bera arduratu zen nagusiki Einsteinen lana herrialde ingeles hiztunetan ezagutarazteaz.
Einstein, Eddington eta eklipse horren historia kontatuko du Jocelyn Bell Burnell astrofisikariak irailaren 30ean, Victoria Eugenia Antzokian arratsaldeko 18:30etan. Besteak beste, Eddingtonek zer aurkitu zuen eta nola erantzun zuen munduak azalduko du astrofisikariak, Passion for Knowledge jaialdiaren baitan.