Cervantes izarra eta bere exoplanetak

Xehetasunak

Data eta ordua:

22 de uztaila de 2017 / 19:00 20:30

Egoitza

Bidebarrieta Liburutegia

Bidebarrieta kalea, 4
Bilbao, Bizkaia
+ Google Map

2015eko abendutik, guregandik 49,8 argi-urtera dagoen izar azpi-erraldoi batek Cervantesen izena darama. Ara konstelazioan dagoen zeruko gorputz horren inguruan biratzen dute On Kixote, Rozinante, Dultzinea eta Santxo, planeten sistema berria osatzen duten lau exoplanetek.

Iruñeko Planetarioak, Espainiako Astronomia Elkarteak eta Cervantes Institutuak  sustatutako proposamenak irabazi zuen NameExoWorlds lehiaketa herritarren botoekin. Nazioarteko Astronomia Elkarteak abian jarri zuen ekimen honen asmoa zen aurkitu berri den planeten sistema horri izena ematea.

Javier Gorgas, Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko astrofisikako katedraduna eta Astronomiako Espainiako Elkartearen presidenteak azalduko ditu sistema honen ezaugarri fisikoak eta baita exoplanetak nola aurkitzen diren, “La estrella Cervantes y sus exoplanetas” (Cervantes izarra eta bere exoplanetak) izeneko hitzaldi eta mahai-inguruan.

Ekitaldia uztailaren 22an izango da, arratsaldeko 19:00etan, Bidebarrietako Udal Liburutegian (Bilbo). Hitzaldia gaztelaniaz izango da eta doan eskainiko da.