Xehetasunak
Data eta ordua:
24 de iraila / 18:00 – 4 de urria / 12:00
Hizkuntza: euskara eta gaztelania.
Egoitza
Aurten, Bilbo Zientzia Plazak haurrentzako programazioa zabalduko du BZP Tailerrak ekimen berriarekin. Naukas Kids ekitaldiari gehitzen zaizkio BZP Tailerrak, haurrei eta familiei zientzia hurbiltzeko ikuskizun, tailer eta zientzia-lehiaketen bidez. Programazioak jarduerak biltzen ditu, haurrentzako eta familientzako proposamenekin eta inklusioa eta irisgarritasuna kontuan hartuta diseinatutako esperientziekin.
Jarduerak irailaren 24an (osteguna), irailaren 26an (larunbata) eta urriaren 4an (igandea) egingo dira, EDE Fundazioko Guruzu Plazan eta Bizkaia Aretoa-EHUn. Ekitaldiak doakoak izango dira.
Irailaren 24an, ostegunean, hasiko da BZP Tailerren programazioa “Eta zuk, zer dakizu zientziari buruz?” lehiaketa-ikuskizunarekin. Telebista-plato batean girotutako antzerki-proposamen dibertigarria da, Pasapalabra eta Saber y ganar saio ezagunetan inspiratua dagoena. Jarduera 18:00etan hasiko da EDE Fundazioaren Guruzu Plaza gunean eta sarrera librea izango da edukiera bete arte.
Plaza mugatuak dituzten jarduerak
Bestalde, irailaren 26an, larunbatean, tailer eta ikuskizunez betetako jardunaldia hartuko du Bizkaia Aretoa-EHUk. Goizean, basoan animaliek uzten dituzten arrastoak interpretatzen ikasiko dute, edo artropodoek haien begi konposatuei esker mundua nola ikusten duten ezagutuko dute parte-hartzaileek.
Arratsaldean, “Universo accesible” (Unibertso eskuragarria) ikuskizunak publikoari esperientzia multisentsorial, inklusibo eta irisgarria eskainiko dio, artearen, zientziaren eta diseinu unibertsalaren printzipioen bidez unibertsoa esploratzeko. Proposamena publiko anitzak kontuan hartuta sortu da, baina arreta berezia eskaintzen die ikusmen edo entzumen-desgaitasuna eta autismoaren espektroko nahasmendua (AEN) duten pertsonei. Gainera, baliabide irisgarriekin hornituta dago: azpitituluekin, zarata ezabatzeko entzungailuekin, baita ukitu daitezkeen elementuekin ere, ahalik eta pertsona gehienek esperientziaz goza dezaten.
BZP 2026ko urriaren 4an, igandean, amaituko da Bizkaia Aretoa-EHUn egingo den BZP Tailerren azken saioarekin. Jaialdiaren bederatzigarren edizioaren amaiera-jardunaldiak ginkana geologiko bat, benetako mediku-forentseen larruan jartzeko tailer bat eta intsektuak eta beste hainbat artropodo gertutik ezagutzeko jarduera bat eskainiko ditu. Azken jarduera horretan, parte-hartzaileek animaliak gertutik ezagutu eta ukitu ahal izango dituzte. Horrela, esperientzia multisentsoriala eskainiko da, ikusmen-desgaitasuna duten pertsonentzat ere aproposa.
BZP Tailerrak Bilbo Zientzia Plaza (BZP) jaialdiaren parte dira. Irailaren 16tik urriaren 4ra bitartean, BZPren bederatzigarren edizioak zientziaz beteko du Bilbo, hitzaldi, erakusketa, ikuskizun, tailer eta beste hainbat jarduerekin.
BZP Tailerren egitaraua
Jarduera guztiak, irailaren 24ko lehiaketa-ikuskizuna salbu, edukiera mugatukoak dira, eta aldez aurretik izena eman beharko da BZPren webgunean. Izen-emateak irailean irekiko dira.
Irailak 24, osteguna | Ikuskizun-lehiaketa “Y tú, ¿qué sabes de la ciencia? (Eta zuk, zer dakizu zientziari buruz?”)
Antzerki-proposamen berritzaile honek telebistako saiorik ezagunenen bihotzera eramaten gaitu, eta agertokia plato zirraragarri bihurtzen du. Bertan, aurkezle-errealizadore-sonidista, polifazetiko eta sailkaezin baten eskutik, ikusleak dira benetako protagonistak. Pasapalabra edo Saber y ganar bezalako lehiaketa ikonikoetan oinarrituta, zuzeneko ikuskizun honek mugarik gabeko dibertimendua eta ezagutza eskaintzen ditu.
- Lekua: EDE Fundazioa. Guruzu Plaza gunea.
- Ordutegia: 18:00etatik 19:00etara.
- Adina: 8 urtetik aurrera, familientzako aproposa.
- Hizkuntza: gaztelania.
- Sarrera: librea, aforoa bete arte. Jende asko pilatuz gero, lehentasuna emango zaie haurrei eta ume bakoitzeko edo ume talde bakoitzeko pertsona heldu bakarra sartuko da.
Irailak 26, larunbata | Tailerrak (goizez) eta “Universo accesible” (Unibertso eskuragarria) ikuskizuna (arratsaldez)
- Lekua: Bizkaia Aretoa – EHU.
- Ordutegia: goizez tailerrak (10:00etatik 14:00etara) eta arratsaldez Unibertso eskuragarria ikuskizuna (17:00etatik 21:00etara).
Goizez | Tailerra “Animalien aztarnak. Nortzuk bizi dira gure inguruko basoetan?”
Mendian gaudela oinatz bat nola aztertuko den ikasiko dugu. Igeltsu molde bat egingo dugu, basotik egun horretan pasa diren animaliak identifikatu ahal izateko.
- Lekua: Bizkaia Aretoa – EHU. Laboa aretoa.
- Ordutegia: 10:00 | 11:15 | 12:30 (hiru txanda).
- Hizkuntza: elebiduna (euskara eta gaztelania).
- Adina: 8 urtetik aurrera.
- Aforoa: 16 ume pase bakoitzean.
- Sarrera: aldez aurretik izena eman behar da BZP webgunean. Irailean irekiko da izen-ematea.
Goizez | Tailerra “Nola ikusten dute intsektuek? Omatidioen mundu sinestezina”
Jabetu intsektuen sekreturik ezkutuenaz: begi konposatuak! Tailer honetan, gizaki gisa ikusteari utzi eta artropodo bihurtuko gara, gure ikusmen eredu propioa eraikiko dugu eta ulertuko dugu nola atzematen duten mugimendua zehaztasun paregabeaz. Zatoz eta ikusi mundua beste begirada batekin!
- Lekua: Bizkaia Aretoa – EHU. Etxepare aretoa.
- Ordutegia: 10:30 | 11:30 | 12:30 (hiru txanda).
- Hizkuntza: elebiduna (euskara eta gaztelania).
- Adina: 6-12 urte bitartez.
- Aforoa: 20 ume pase bakoitzean.
- Sarrera: aldez aurretik izena eman behar da BZP webgunean. Irailean irekiko da izen-ematea.
Arratsaldez | “Universo accesible” (Unibertso eskuragarria) ikuskizuna
Unibertsoak inguratzen gaitu. Han bizi gara. Unibertsoa gara. “Universo accesible” (Unibertso eskuragarria) ikuskizun multisentsorial bat da, gizaki guztiok kosmosa artetik, zientziatik eta diseinu unibertsalaren printzipioetatik esploratu ahal izateko sortua dagoena. Zeren usaina du ilargiak? Entzun al daiteke nebulosarik? Inoiz ukitu al duzu milaka milioi urte dituen meteoritorik?
- Lekua: Bizkaia Aretoa – EHU. Baroja eta Arriaga aretoan.
- Ordutegia: 17:00 | 18:30 | 20:00 (hiru txanda).
- Hizkuntza: gaztelaniaz
- Adina: 5 urtetik gorakoak. Ikusmen- edo entzumen-desgaitasuna eta autismoaren espektroko nahasmendua (AEN) duten pertsonentzat aproposa.
- Aforoa: 40 pertsona pase bakoitzeko.
- Sarrera: aldez aurretik izena eman behar da BZP webgunean. Irailean irekiko da izen-ematea.
- Irrisgarritasuna: azpitituluak, ukitu daitezkeen elementuak, zarata ezabatzeko entzungailuak eta atseden sentsorialerako guneak, besteak beste. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu Universo accesible egitasmoaren webgunea.
Urriak 4, igandea | Tailerrak (goizez)
- Lekua: Bizkaia Aretoa – EHU.
- Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara.
Tailerra | Breakout geologikoa. Leize eta arrizifeen artean
Salba dezagun Bilboko historia geologikoa! Bouteille d’Acide negazionista gaiztoak Lurrak 5.000 urte baino gehiago dituela agerian uzten duten Bilboko harri apaingarriak suntsitu nahi ditu. Lagundu egin behar gaituzu Bizkaia Aretoa-EHUren inguruan utzi dituen arrastoak bilatzen. Garaiz iritsiko al gara?
- Lekua: Bizkaia Aretoa – EHU. Elhuyar aretoan.
- Ordutegia eta hizkuntzak: 10:00 (euskaraz) | 11:30 (gaztelaniaz) | 13:00 (elebiduna).
- Adina: 8 urtetik aurrera.
- Aforoa: 20 ume pase bakoitzeko.
- Sarrera: aldez aurretik izena eman behar da BZP webgunean. Irailean irekiko da izen-ematea.
Tailerra | Iraganaren eta orainaren detektibeak
Ezagutu nola egiten duten lan benetako mediku-forentseek! Tailer dibertigarri eta misteriotsu honetan hezurdura bat muntatuko dugu, DNA erauziko dugu eta auzitegiko detektibe izatera jolastuko gara, krimen-sailetan bezala orbanak identifikatuz.
- Lekua: Bizkaia Aretoa – EHU. Laboa aretoan.
- Ordutegia: 10:15 | 11:45 | 13:00 (hiru txanda).
- Hizkuntzak: elebiduna (euskara eta gaztelania).
- Adina: 4 urtetik aurrera.
- Aforoa: 20 ume pase bakoitzeko.
- Sarrera: aldez aurretik izena eman behar da BZP webgunean. Irailean irekiko da izen-ematea.
Tailerra | Intsektuak gertutik ezagutu
Etorri zaitez artropodoak ezagutzera Sergi Romeuk, Fasmids hezkuntza-proiektuko ornogabeen irakasleak, egingo duen hitzaldira. Tailer interaktibo hauetan, besteak beste, armiarmak, tximeletak, makil-intsektuak, labezomorroak eta inurriak ikusi eta ukitu ahal izango dituzu.
- Lekua: Bizkaia Aretoa – EHU. Chillida aretoan.
- Ordutegia: 10:00 | 11:15 | 12:30 (hiru txanda).
- Hizkuntza: gaztelaniaz.
- Adina: 3 urtetik aurrera. Familientzat eta ikusmen-desgaitasuna duten pertsonentzat aproposa.
- Aforoa: 30 pertsona pase bakoitzeko.
- Sarrera: aldez aurretik izena eman behar da BZP webgunean. Irailean irekiko da izen-ematea.
- Irrisgarritasuna: tailerrean zehar animalia batzuk ukitu ahal izango dira.

