Xehetasunak
Data eta ordua:
18 de abendua / 19:00 – 20:30
Hizkuntza: Euskara
Egoitza
Azken urteetan teknologia kuantikoen esparruan hainbat aurrerapauso eman dira. Horren adibide da, esaterako, datorren urtean IBM konpainiak, Basque Quantum proiektuaren barnean, Donostian jarriko duten superordenagailu kuantikoa. Basque Quantum Eusko Jaurlaritzak sustatuko ekimen estrategikoa da Gipuzkoako, Bizkaiako eta Arabako Foru Aldundiekin batera.
Horrelako tresna batek, kalkuluak azkarrago egiteko daukan gaitasunagatik orain arte konponezinak ziren arazoei aurre egiteko atea zabaltzen du.
Izan ere, konputazio kuantikoen ezaugarri nagusia da bit-etan oinarritu beharrean qubit-etan lan egiten duela. Horrek ahalbidetzen du ordenagailuak askoz ere arinago lantzea informazioa eta horrek hainbat ate zabaldu ditzake. Baina ez hori bakarrik. Teknologia kuantikoek arlo ezberdinetan inpaktu handia izan ditzakete. Esaterako, material berriak diseinatu ahalko dira, botika espezifikoak sortu edota ikerketaren optimizazioa hobetu.
Teknologia kuantikoa: zer da hori?
Horretaz hitz egingo du, hain zuzen ere, Javier Aizpurua Basque Quantum (BasQ) ekimeneko zuzendaria eta Donostia International Physics Centerreko (DIPC) Ikerbasque irakaslea Teknologia kuantikoa: zer da hori? hitzaldian.
Hizkera erraz eta hurbilean Aizpuruak konputazio kuantikoaren oinarrizko deskribatuko ditu eta teknologia horrek zein ondorio izango dituen azalduko du Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bidebarrieta Liburutegiak antolatutako Bidebarrieta Zientifikoa zikloaren edizio berrian. Hitzaldia abenduaren 18an izango da, Bidebarrieta Liburutegian, 19:00etan.
Sarrera librea izango da edukiera bete arte eta streaming bidez ere ikusi ahal izango Kulturgunea kanalean.
Hizlaria
Javier Aizpurua Basque Quantum (BasQ) ekimeneko zuzendaria eta Donostia International Physics Centerreko (DIPC) Ikerbasque irakaslea da. Bere doktorego ikasketak bukatu eta gero, bi ikerketa egonaldi burutu zituen, bata Suedian eta bestea Estatu Batuetan. Atzerritik bueltatzean, Donostian Nanofotonikaren teoriaz arduratzen zen bere ikerketa taldea osatu zuen, eta, hortik aurrera, argia eta materiaren arteko elkarrekintza kuantikoa ikasi du bere taldearekin batera.
Azken aldi honetan zenbait sari jaso ditu bere zientzia ekarpenengatik, besteak beste, Euskadi ikerketa saria 2022an. BasQ ekimenaren zuzendaritza bere gain hartu berri du azken urte honetan, eta, ekimen honen bidez, Euskadi ikerketaren eta talentuaren alorretan teknologia kuantikoen garapenean lider gisa kokatzea du helburu, teknologia horietan nazioartean erreferente bihurtuz.