Xehetasunak
Data eta ordua:
apirilak 15 / 19:00 – 20:00
Hizkuntza: Euskara. [Aldi bereko itzulpena gaztelaniara].
Streaming-a: Bai. Bidebarrieta Kulturgunea (YouTube).
Egoitza
Mundua ikusteko dugun moduan zer eragin du hizkuntzak? Eta pertsonak irudikatzeko eran? Hizkuntza ez da gizartea islatzen duen tresna bat bakarrik, moldatu ere egiten du eta gizartea bera eraldatzen lagun dezake.
Maskulino generikoa bezalako hizkuntz-esapideen erabilerak, edo bikoizketak, izen epizenoak edo –e neomorfemaren erabilera bezalako baliabide inklusiboek eragin zuzena dute generoaren pertzepzioan. Horrez gain, beste hainbat faktorek ere pisu handia dute testuak interpretatzeko garaian, euskaraz zein gaztelaniaz: mezua jasotzen duenaren generoak, bere sexismo mailak edo feminismoarekiko eta hizkera inklusiboarekiko duen jarrerak.
Hizkuntzak generoaren pertzepzioan duen garrantzia aztertzeko asmoz, Laura Vela-Plo hizkuntzalariak eta EHUko Filologia eta Historia saileko irakasleak “Gizona ala emakumea? Zientziak dioena generoaren pertzepzioari buruz euskaraz eta gaztelaniaz” hitzaldi-solasaldia eskainiko du apirilaren 15ean, asteazkena, 19:00etan, Bilboko Bidebarrietako Liburutegian. Saioa euskaraz izango da eta aldi bereko itzulpena egongo da gaztelaniara.
1.500 parte-hartzaile baino gehiagorekin egindako hiru ikerketen emaitza nagusiak aurkeztuko ditu hitzaldian: bi gaztelaniaz, EHUko ikasleekin eta publiko orokorrarekin; eta hirugarren bat euskaraz, EHUko ikasleekin bakarrik. Ondorioen artean, agerian gelditu da hizkuntzak eragina duela pertzepzio sozialean, maskulinoan egindako adierazpideek interpretazio maskulinoak eragin ohi dituztela, eta formula inklusiboek genero-alborapena murrizten laguntzen dutela bi hizkuntzetan.
Hitzaldi-solasaldia EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bilboko Udaleko Kultura sailaren mende dagoen Bidebarrietako Liburutegiak antolatzen duten Bidebarrieta Zientifikoa hitzaldi-zikloaren parte da. Sarrera doan izango da, eserlekuak bete arte. Streaming bidez ere jarraitu ahal izango da, Bidebarrieta Kulturgunea YouTube kanalaren bidez.
Hizlaria
Laura Vela-Plo Hizkuntzalaritzan doktorea da (Euskal Herriko Unibertsitatea). Gaur egun irakasle atxikia da Filologia eta Historia sailan, Hizkuntzalaritza Teorikako Taldeko (HiTT) ikerlartzailea, eta EHUko Letren Fakultateko Ikasle eta Praktiketarako dekanordea. Bere ikerketa-arloen artean, hizkuntzaren eta pertsonen generoaren irudikapenaren arteko harremana nabarmentzen da; zehazki, generoaren pertzepzioaren eta hizkuntza inklusiboarekiko jarreren azterketa.

