Alzheimerren gaixotasuna nola prebenitu eta tratatu: Ikuspegi moderno bat

Xehetasunak

Data eta ordua:

5 de martxoa de 2018 / 19:00 20:30

Egoitza

Biblioteca Bidebarrieta

Calle Bidebarrieta, 4
Bilbao,
+ Google Map

Dementzia eta Alzheimerra dira, gaur egun, gure gizarteak gainditu beharreko erronka garrantzitsuenetako bat. Gizartearen eta osasunaren alorreko arazo honek, Euskadin bakarrik, 40.000 pertsona baino gehiagori eragiten die eta kopuru hori, seguruenik, bikoiztu egingo da 2040 urterako.

Gaur egun, 65 urtetik gorako hamar pertsonatik batek sufritzen du Alzheimerra, adinekoengan ohikoena den dementzia. Patologia neurologiko honek urtero 24.000 euroko batezbesteko kostua dakar paziente bakoitzeko eta gaixotasunak, batez beste, 8 eta 10 urte bitartean irauten du. Beraz, ukaezina da dimentsio publikoko erronka baten aurrean gaudela eta erronka horri orain aurre egin ahal diogu eta behar diogu.

Testuinguru honetan, diagnostiko ahalik eta goiztiarrena, eskuragarri dauden terapia eta tratamenduen erabilera eta lehen mailako eta bigarren mailako prebentzio-neurrien inguruko ikerketa ezinbesteko estrategiak dira dementzia duten pertsonei arreta eman ahal izateko, beren eta zaintzen dituzten senideen bizi-kalitatea hobetzeko eta, hamarkada baten edo biren buruan, gaixoen kopurua erdira murriztu ahal izateko ere.

Pablo Martínez-Lage neurologoak eta CITA Alzheimer Fundazioko zuzendari zientifikoak hurbilduko dizkigu Bilbora patologia honen alderdirik garrantzitsuenak, “Alzheimerren gaixotasuna nola prebenitu eta tratatu: Ikuspegi moderno bat ” izenburua eramango duen hitzaldian, datorren martxoaren 5ean, arratsaldeko 19:00etan, Bilboko Bidebarrieta Liburutegian (Bidebarrieta kalea, 4).

Besteak beste, Martínez-Lagek honako alderdiak jorratuko ditu bere hitzaldian: gaixotasunaren mekanismoak, arrisku-faktoreak eta gaur egun gaixotasunaren sintomak kontrolatu edo atzeratzeko erabiltzen diren tratamenduak. Halaber, diagnostiko goiztiarrak eta saiakuntza klinikoek gaur egun duten eginkizuna eta prebentzioaren garrantzia aztertuko ditu.

Hitzaldi hau “Bidebarrieta Zientifikoa” zikloaren barruan dago, hilean behin UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bidebarrieta Liburutegiak puri-purian dauden zientzia gaiak hedatzeko antolatzen duten ekimena.

Hitzaldietara sarbidea doan izango da, nahi duen guztiarentzat eta bete arte; halere, sartu ahal izateko, liburutegian bertan jaso beharko dira gonbidapenak otsailaren 28a eta martxoaren 5a bitartean. Gonbidapenak jasotzeko ordutegia goizeko10:00-14:00 bitartean eta arratsaldeko 16:00-20:00 bitartean izango da, astelehenetik ostiralera.

Hara gerturatzerik ez dutenek streaming bidez jarraitu ahal izango dituzte hitzaldiak esteka honen bitartez.