Agora | Konektatuta, baina benetan elkarrekin?

Xehetasunak

Data eta ordua:

10 de azaroa / 18:30 – 19:30

Hizkuntza: euskara.

Streaming-a: bai. Katedratik (TikTok Live).

Egoitza

Iurretako Herri Biblioteka

Bidebarrieta 4
Iurreta, 48215
+ Google Map

Inoiz baino konektatuago bizi gara, baina benetan hurbilago al gaude elkarrengandik? Hainbat ikerketek sare sozialen gehiegizko erabileraren eta pertsonen arteko harremanak ezartzeko zailtasunen arteko lotura aurkitu dute.

Gainera, ChatGPT, Copilot edo Gemini bezalako adimen artifizial sortzaileko tresnen agerpenak, baita tresna horiekin erlazionatzeko dugun moduak ere, erronka, aukera eta galdera berriak planteatzen dituzte. Adibidez, zenbateraino eralda ditzateke teknologia horiek gure harremanak eta akonpainatuta sentitzeko dugun modua?

Gai horiei buruz hausnartzeko, Juan Manuel Machimbarrena, Psikologian doktorea eta EHUko Psikologiako fakultateko irakasleak, “Konektatuta, baina benetan elkarrekin? Bakardadea, sare sozialak eta adimen artifiziala” hitzaldi-solasaldia emango du azaroaren 10ean, asteartean, Iurretako Udal Liburutegian. Ekitaldia 18:30ean hasiko da eta euskaraz egingo da.

Hitzaldian, Machimbarrenak bakardadeak gure bizitzan duen zeregina eta osasunean nahiz ongizatean duen eragina jorratuko ditu. Era berean, sare sozialek benetan konektatzeko zenbateraino balio duten aztertuko du. Horrez gain, gero eta konektatuago dagoen mundu honetan giza harremanak nola ari diren aldatzen hausnartuko du.

Jarduera hau 2026/2027 ikasturteko lehen saioa izango da, EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Iurretako Udal Liburutegiak elkarlanean antolatzen duten Agora, ezagutzaren plaza hitzaldi-zikloaren barruan. Sarrera librea eta doakoa izango da, baina aldez aurretik izena eman behar da biblioteka@iurreta.eus helbidera e-mail bat bidaliz edo 946 812 726 telefonora deituz.

Hizlaria

Juan Manuel Machimbarrena Garagorri Psikologian doktorea da (Euskal Herriko Unibertsitatea) eta Doktoregoko Sari Berezia Lehen Hezkuntzako zikloko ikasleen arteko eskola-jazarpenari eta ziberjazarpenari buruzko tesiagatik. Gaur egun, EHUko Psikologia Fakultateko irakaslea da. Nerabeek ingurune digitalean dituzten arriskuak ikertzen ditu, hala nola ziberjazarpena, indarkeria digitala bikote-harremanetan eta teknologiaren erabilera problematikoa, arreta prebentzioan jarriz bereziki.