Xehetasunak
Data eta ordua:
12 de otsaila / 18:30 – 20:30
Hizkuntza: Gaztelania
Egoitza
Otsailaren 12an, Bilboko Bidebarrieta Liburutegian, 18:30ean, Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Zirkulu Eszeptikoak Charles Darwinen jaiotza oroituko dute bi hitzaldirekin, gure espeziearen berezitasunari begirada zabala eskaintzeko asmoz. Hizlariak izango dira, batetik, Conchi de la Rúa Euskal Herriko Unibertsitateko Antropologia Biologikoko katedraduna, eta, bestetik, Ignacio Martínez Alcalako Unibertsitateko Antropologia Fisikoko katedraduna eta Mercedes Velasco Alcalako Unibertsitateko Antropologia Fisikoko doktorea.
Egitaraua
Conchi de la Rúak “La huella de especies humanas del pasado en nuestro genoma” (Iraganeko giza espezieen arrastoa gure genoman) hitzaldia emango du eta Ignacio Martínezek eta Mercedes Condek “Primate altruista”. Mintzaldietan hizlariek gaur egun giza eboluzioaren esparruan egiten ari diren ikerketen emaitzak erakutsiko dituzte, horiei esker, gure espeziearen historia eta gizakien berezko ezaugarri batzuen sorrera ulertzeko aukera baitugu.
Horrela, Conchi de la Rúa UPV/EHUko ikertzaileak azalduko du DNA fosilaren azterketari esker jakin ahal izan dela iraganean giza espezie ezberdinen arteko hartu-emanak egon zirela. Paleogenomikari esker, jakina da neandertalak eta denisovarrak duela 40 000 urte inguru, Afrikatik hainbat migrazio-boladaren ondoren Eurasiara iritsi ziren lehen sapiensekin bizi izan zirela.
Ignacio Martínezek eta Mercedes Condek, Alcalako Unibertsitateko ikertzaileek, biologia ebolutiboan gehien eztabaidatu den gaietako bati ekingo diote: altruismoaren jatorria. Altruismoa gizakion ezaugarri berezienetako bat da, eta haren eboluzio-historia ezagutzea garrantzitsua da gizateria ulertzeko. Altruismoaren jatorriak zerikusi zuzena du pertsona kalteberen edo zaurgarrien zaintzarekin. Alderdi hori erregistro fosilean aztertu daiteke, eta auzi horri buruzko argitasun gehien ematen duten giza fosilak Espainiako bi aztarnategitan agertu dira: Atapuercan (Burgos) eta Cova Negran (Valentzia).
Ezaugarriak
2025eko Darwinen Egunak Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailaren eta ‘El Correo’ egunkariaren laguntza du, eta otsailaren 12an izango da, 18:30ean, Bilboko Bidebarrieta Liburutegian. Sarrera doakoa izango da aretoa bete arte, eta streaming bidez ere jarraitu ahal izango da KulturguneaTB kanalaren bidez.
Hizlariak
- Concepción de la Rúa Vaca Medikuntzan eta Biologian lizentziatua da, eta Antropologia Biologikoan katedraduna Euskal Herriko Unibertsitatean. UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakaslea eta ikertzailea da, eta bertan, DNA zaharra ikergai duen laborategi bat sortzea sustatu zuen, arlo honen hastapena izanik. Euskal unibertsitate-sistemako UPV/EHUko Giza Biologia Ebolutiboa ikerketa-talde finkatuaren zuzendaria era bada. Bere ibilbide profesionalean diziplinarteko ikerketa-proiektuak garatu eta gidatu ditu, eta, besteak beste, antzinako gizakien ikerketa paleogenomikoetan nabarmendu da. Gaur egun, otsoaren etxekotzeari buruzko proiektu batean ari da lanean.
- Ignacio Martínez Mendizabal Antropologia Fisikoko katedraduna da Alcalako Unibertsitatean. 1984tik Atapuerca mendilerroko Pleistozeno Aztarnategien ikerketa-taldeko kidea da. 1997an Asturiasko Printzesa Saria jaso zuen ikerketa zientifiko eta teknikoko arloan. Ibilbide luzeko profesionala da eta aditua da giza eboluzioaren arloan. Hainbat inpaktu-artikulu zientifikoren egilea eta nazioarteko proiekzioko hizlaria ere bada. Besteak beste, ‘El primate que quería volar’ liburuaren egilea da eta, Juan Luis Arsuagarekin batera, ‘La Especie Elegido’, ‘Amalur’ eta ‘Atapuerca y la Evolución Humana’ liburuak argitaratu ditu.
- Mercedes Conde Valverde Antropologia Fisikoan doktorea da eta Alcalako Unibertsitateko Bizitza Zientzien Saileko irakaslea da. Otoakustika Ebolutiboa eta Paleantropologiako Ikerketa Katedra (HM Ospitaleak – Alcalako Unibertsitatea) zuzentzen du, Binghamton University-ko (SUNY-USA) Antropologia Saileko ikertzaile afiliatua da, eta Buenos Airesko Unibertsitateko irakasle gonbidatua ere. Atapuercako ikerketa-taldeko kidea da 2012tik, eta bere ikerlanaren ardatza entzumenaren eboluzioa eta hizkuntzaren jatorria aztertzea izan da. Besteak beste, ospe handiko aldizkarietan argitaratutako artikulu zientifikoetan parte hartu du eta ‘El lenguaje. En busca de las primeras palabras’ liburuaren egilea da.
HEMEN EDUKIA SARTU