Xehetasunak
Data eta ordua:
6 de azaroa / 08:00 – 12 de abendua / 20:00
Hizkuntza: Eleanitza
Egoitza
Surflariek olatuen gainetik irrist nola egiten duten badakizu? Nola sortzen dira olatu horiek? Zalantzarik gabe, surfaren atzean zientzia asko dago eta erakusketa honek galdera horien erantzunak bildu ditu.
Surfa eta Zientzia erakusketak kirol horrek zientziarekin daukan harremana azaltzen du infografiekin, ikusentzunezko materialarekin, olatuak sortzen dituen tanke batekin eta surferako erabiltzen diren surfeko ohol eta neopreno ezberdinen bitartez. Elementu horiekin guztiekin bisitariak ulertuko du surfeko oholek nola egiten duten irrist, olatuak nola sortzen diren eta fisikako zein legek daukan eragina kirol honetan.
Surfa eta Zientzia erakusketa 2021. urtean ekin zion bere bideari Donostia International Physics Center (DIPC), Donostiko Udala eta Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedraren eskutik. Kostaldeko hainbat herritan ikusgai egon ondoren orain Bilbon bisitatu daiteke Euskampus Fundazioa, Bilboko Ingeniaritza Eskola eta Sopelako Peña Txuri Surf Eskolaren laguntzari esker.
Erakusketa azaroaren 6tik abenduaren 12ra arte ikusi ahal izango da Bizkaia Aretoa-UPV/EHUn Zientzia Astea programaren barnean, UPV/EHUko Ikerketa Gizartean Zabaltzeko Zuzendaritzari esker. Gainera esposizioa bisita gidatuen bitartez ikusteko aukera egongo da surfa egiten duten UPV/EHUko Fisikako ikasleen eskutik.
Bisita gidatuak azaroaren 7an (osteguna) eta 8an (ostirala) 17:00etatik 19:30ra arte egingo dira. Azaroaren 9an (larunbata) 12:00etatik 13:00etara egingo dira. Ez da beharrezkoa izena ematea. Bizkaia Aretoa-UPV/EHUra hurbiltzearekin nahikoa da.