Xehetasunak
Data eta ordua:
20 de ekaina / 09:00 – 21 de ekaina / 13:30
Hizkuntza: Gaztelania
Egoitza
Eric Hobsbawn historialariak sortutako “tradizio asmatuak” esamoldeak erreferentzia egiten dio nazio modernoek beren legimitimaziorako eratutako historia, mito eta praktika kolektiboei. Horrela aberriaren sortzaileak, jatorriarekin eta aurrerapenarekin lotutako idealak edota gorespen nazionaleko zeremoniak ugaldu egin ziren XIX. eta XX. mendeetan, zeremonia erlijiosoetan ere oihartzuna lortuz.
Hala ere, historialari eta filosofoek alde batera utzi duten eta zientzia eta erlijioa beti kontrajarrita aurkezten digun “gatazkaren tesi” zaharkituak talde-irudimenean jarraitzen du.
Egoera horren aurrean Zientzia, erlijioa, nazionalismoa. Ibilbide historikoa eta hausnarketa garaikideak udako ikastaroak tesi horien jatorri historikoa aztertuko du eta estatu-nazio modernoekin daukaten loturaren inguruan hausnartuko du. Horretaz gain, europar gizarteetako gaur egungo erronkak ere aztergai izango dira. Izan ere, kultura-aniztasunak eta migrazioak, eta espektro politikoaren bi muturretan dauden mugimendu erradikalen agerpenak mota ezberdinetako negazionismo zientifikoak elikatu dituzte.
Ekainaren 20an eta 21an Donostiako Miramar Jauregian egingo den udako ikastaroa Jaume Navarro Ikerbasque ikerlaria eta UPV/EHUko irakasleak zuzentzen du. Antolatzaileak UPV/EHUko Integrated History and Philosophy of Science ikerketa taldea eta National Hellenic Foundation dira eta Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedra eta International Network for the Study of Science and Belief in Society ikastaro honetako laguntzaileak dira.