Argia

Xehetasunak

Data eta ordua:

14 de abendua de 2015 / 19:00 20:30

Egoitza

Azkuna Zentroko Bastida aretoa (-2 solairua)

Plaza Arriquibar, 4
Bilbo,
+ Google Map

Argia ezinbestekoa da bizitzarako, gizakion ongizaterako eta zientzia zein teknologiaren garapenerako. Bere garrantzia nabarmentzeko, Nazio Batuen Erakundeak 2015a Argiaren Nazioarteko Urtea izendatu zuen. Hori dela eta, hile honetako Zientziatekan saio berezi bat eskeiniko diogu. Ekitaldi honetan argiaren ezaugarriak ikuspuntu desberdinetatik aztertuko dituzten hiru zientzialarik parte hartuko dute. Argiaren propietate fisikoak, fotosintesian duen rola eta gizakiok nola hautematen dugun azalduko da.

Horretarako UPV/EHUko hiru irakaslek hartuko dute parte ekitaldi honetan: Jon Azkargorta, Fisika Aplikatuko irakasle-ikerlaria; Iker Aranjuelo, Landareen Biologia eta Ekologiako departementuko ‘Ramón y Cajal’ ikerlaria; eta Miren Bego Urrutia, Animalien fisiologiako irakaslea. ‘Argia’ izeneko hitzaldi hau abenduak 14an burutuko da Azkuna Zentroan, eta euskaraz egingo da.

Zientziateka hilean bitan UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten ekimena da.

Gonbidapenak Azkuna Zentroko informazio-gunean hartu behar dira. Sarrera doanekoa da.