Ez dut probatu nahi! Zergatik egiten diote haurrek uko elikagai berriei?

Xehetasunak

Data eta ordua:

9 de otsaila de 2016 / 19:00 20:30

Egoitza

Azkuna Zentroko Bastida aretoa (-2 solairua)

Plaza Arriquibar, 4
Bilbo,
+ Google Map

Elikadurarekiko neofobia elikagai berriei uko egitean datza. Haurren kasuan oso ohikoa da 3 eta 6 urte bitarteko adinean ikustea. Baina hortik aurrera, ondo kudeatu ezean, heldu neofobikoak ere aurki ditzakegu. Ikerketa ezberdinek arazo hau elikadura ez orekatu batekin erlazionatzen dute eta Edurne Maiz eta haren taldeak egindako ikerketan, haur neofobikoek autoestimu baxuagoa eta antsietate maila altuagoak dituztela ere aurkitu dute. Elikadura neofobia benetako arazo bihur ez dadin gurasoen papera ezinbestekoa da.

Edurne Maiz UPV/EHUko Psikologiako irakasleak gai honi buruz hitz egingo du ‘Ez dut probatu nahi! Zergatik egiten diote haurrek uko elikagai berriei?’ izeneko hitzaldian. Ekitaldi hau otsailak 9an burutuko da Azkuna Zentroan, eta euskaraz egingo da.

Zientziateka hilean bitan UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten ekimena da.

Gonbidapenak Azkuna Zentroko informazio-gunean hartu behar dira otsailak 1etik aurrera. Sarrera doanekoa da.