“Jakinduriek mundue erreko dau” bertsozientzia emanaldiak Beasain, Zarautz eta Tolosan

Xehetasunak

Data eta ordua:

12 de apirila de 2019 / 19:00 22 de maiatza de 2019 / 20:30

Egoitza

Beasain, Zarautz eta Tolosa

Bertsozientziak, zientzia eta bertsolaritza uztartzen dituen ekimenak, edizio berria izango du 2019an. Beasainen hasiko du bere ibilbidea eta Zarautzen eta Tolosan jarraituko du. Itxuraz elkarrengandik oso urrun dauden bi diziplina elkartzen dituen proiektua -bosgarren edizioa izango da aurtengoa- Gipuzkoan hasiko da, ondoren, Bizkaira salto egiteko.

Donostia International Physics Center (DIPC), UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedra, ZarautzOn elkartea, Lemniskata Goierriko Zientzia Sare Herrikoia eta Tolosako Udalaren eskutik hasiko du ibilbidea ekimenak. Saioak apirilaren 12an (Beasain) eta maiatzaren 14 (Zarautz) eta 22an (Tolosa) izango dira.

«Jakinduriek Mundue Erreko Dau» izenburupean, hiru zientzialari eta bi bertsolari bilduko dituzte emanaldiek agertoki berean, hain ezberdinak diren bi unibertso (zientzia eta bertsolaritza) elkartzeko, haien mugak gainditzeko eta publiko berrietara iristeko. Hain zuzen ere, bosgarren edizio honetako programaren barruan, 10 minutuko hitzaldi zientifikoak eskainiko dira, euskaraz. Gaiak aurkeztu ondoren, zientzialariaren hipotesiak bilduko dituen bertso bat inprobisatu beharko dute bertsolariek.

Saioak arratsaldean izango dira, eta hainbat bertsolari dituzte; besteak beste, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren irabazle Onintza Enbeita, edo Euskal Herriko Txapelketaren azken-aurreko edizioko irabazlea, Amets Arzallus. Bertsolariek errima jarri beharko diete zientzialariek azaldutako gaiei. Zientzialarien artean nabarmentzen dira, besteak beste, kultura zientifikoa hedatzen diharduten Juan Ignacio Pérez katedraduna, CAF Elhuyar dibulgazio sariak irabazi dituzten Gorka Azkune informatikaria eta Josu Lopez Gazpio kimikaria, publikoari oso ezagun egingo zaizkion aurpegiak, Euskalmeteko Onintze Salazar edo Iruñeko Planetarioko Miren Karmele Gomez eta 2018an zientzia-dibulgazioko DIPC-JotDown lehiaketako irabazlea izan zen Oskar Gonzalez kimika-irakaslea. Kike Amonarriz aurkezle eta umorista izango da hiru saioetako zeremonia-maisua, eta emanaldiak dinamizatzeaz eta bertaratzen direnen partaidetza sustatzeaz arduratuko da.

Hiru egunetan saioetako sarrera doakoa eta librea izango da eserlekuak bete arte.

“Jakinduriek mundue erreko dau” ekitaldien programa:
BEASAIN. Apirilaren 12a, 19:00etan – Igartza Jauregian

Bertsolariak: Onintza Enbeita eta Sustrai Colina.

Zientzialariak: Onintze Salazar (Euskalmet); Miren Karmele Gomez (Iruñeko Planetarioa) eta Josu Lopez-Gazpio (kimikaria eta Bigarren Hezkuntzako irakaslea).

ZARAUTZ. Maiatzaren 14a, 19:00etan – Modelo Aretoan

Bertsolariak: Igor Elortza eta Alaia Martin.

Zientzialariak: Gorka Azkune (UPV/EHU – Informatikako Fakultatea), Miren Karmele Gomez (Iruñeko Planetarioa) eta Oskar Gonzalez (UPV/EHU – Zientzia eta Teknologia Fakultatea).

TOLOSA. Maiatzaren 22a, 19:00etan – Topic Aretoan

Bertsolariak: Amets Arzallus eta Nerea Ibarzabal.

Zientzialariak: Gorka Azkune (UPV/EHU – Informatika Fakultatea), Onintze Salazar (Euskalmet), Juan Ignacio Pérez (UPV/EHU – Kultura Zientifikoko Katedra) eta Josu Lopez-Gazpio (kimikaria eta Bigarren Hezkuntzako irakaslea).