Txiokatu zure tesia 6 mezutan: Txiotesia lehiaketaren 5. edizioa

Xehetasunak

Data eta ordua:

17 de azaroa de 2020 / 09:00 21:00

Egoitza

“Txiokatu zure tesia 6 mezutan” lehiaketaren edizio berri bat izango da azaroaren 17an. Txiotesia izenez ezagutzen den egitasmoak, tesia egiten ari diren edo defendatu berri duten ikertzaileen lana gizarteratzea du helburu. UEUren Unibertsitatea.net atariak abian jarri zuen 2013an, eta aurten 5. edizioa antolatu du UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren laguntzaz.

Lehiaketa ikertzaileei zuzenduta dago, 2017tik-2020ra bitartean doktorego-tesia egin zutenei zein une honetan tesia egiten ari diren ikertzaileei hain zuzen ere. Edozein jakintza-arlori dagokion ikerlana ezagutzera emateko hitzordua izango dute parte-hartzaileek, Twitterren azaroaren 17an. Goizeko 9:00etatik gaueko 21:00ak arte egongo dira zabalik ateak eta tarte horretan 6 txiotan publikatu ahalko dira lanen nondik norakoak, euskaraz eta #txiotesia5 traola erabiliz.

Parte-hartzaileen artean bi sari banatuko dira: bata, Txiolari ulergarrienarentzat izango da, eta 500 euro jasoko ditu irabazleak; bestea, Txiolari originalenarentzat izango da, eta 3oo euro hartuko ditu garaileak.


Lehiaketaren xehetasunak eta informazio guztia Unibertsitatea.net atarian.