Jakin-egarri direnen jakin-mina

CSICek argitaratutako Mentes curiosas, curiosas mentes liburu bildumaren euskarazko bertsioa egin du UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak.

Altxorra da jakin-mina. Galderak egitera garamatza, ezarritakoa zalantzan jartzera eta agerikoaz haragoko erantzunak bilatzera bultzatzen gaitu.
Lorpen zientifiko handienetako asko “zergatik?” eta “nola?” galdetu zutenen jakin-minak bultzatu ditu. Bilduma honen helburua ezagutza transmititzea, entretenitzea eta, batez ere, buru jakingurak inspiratzea da.