Cuaderno de Cultura Científica

Izaera orokorreko dibulgazio zientifikoko bloga da Cuaderno de Cultura Científica. Azken ikerketei buruzko albisteak argitaratzen ditu, zientzietako esparru guztiei buruzko dibulgazio orokorreko artikuluak, iritzi-artikuluak eta, batez ere, kultura zientifikoaren oinarriak eraikitzen laguntzen duten materialak, hau da, ebidentzian oinarritutako errealitatera kritikoki hurbiltzea errazten dituzten lanak.

Unibertsitate eta ikerketa-zentro askotakoak dira egileak, irakasle zein ikertzaile, baina ez dira bakarrak. Hainbat alorretako profesionalek ere laguntzen dute: zientzialariak, dibulgatzaileak, kazetariak, e.a. ikus daitezke autore moduan. Autore izateko baldintza bakarra kultura zientifikoarekiko eta kultura horren dibulgazioarekiko eta zorroztasunarekiko konpromisoa da.

2011n martxan jarri zenetik, 5.000 artikulu baino gehiago argitaratu dira gazteleraz, 500 kolaboratzaile baino gehiagok idatziak. Aritmetikatik hasi eta zoologiaraino, tartean oinarrizko zientzia eta azken aurrerapenak daudela, orotariko gaiak lantzen dituzten sarrerak aurkitu daitezke blogan, zorroztasunez, baina modu atseginean dibulgazio zientifikoko artikuluak, infografiak, bideoak, podcastak, e.a.

Argitalpen profesionalizatua da, eta César Tomé López du editore arduraduna.

2011ko ekainean sortu zenean, WordPresseko bloga izan zen Cuaderno de Cultura Científica, oraindik ere kontsultagai dagoena. Juan Ignacio Pérez Iglesiasek idatzi zuen blogaren lehen sarrera: Ciencia y libertad.

2013ko irailean idatzi zen hasierako gune horren azken sarrera: “El Cuaderno se transforma y se traslada“. Cuaderno de Cultura Científicaren helbide aldaketa gune zaharreko artxibo guztia gune berrira importatu zen, hortaz, materialik ez zen galdu aldaketan.