Zientzia-dibulgazioa eszenatokira igoko da berriz ere NAUKASen edizioa berrian

Zientzia dibulgazioaren ekitaldirik handiena ostegunean hasiko da Bilbon. Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatutako NAUKASen edizio berria lau egunez luzatuko da Euskalduna Bilbaon eta Bizkaia Aretoa-UPV/EHUn.
 

Izan ere, zientziarekin lotutako ikuskizunak eta hitzaldiak irailaren 19tik 22ra luzatuko den programa osatzen dute. Hain zuzen ere, Euskalduna Bilbaoren Auditoriumean 60 bat hitzaldi labur entzuteko aukera egongo da NAUKAS BILBAOren ekimenaren barnean.
 

Hizlariek zientziarekin lotutako gai ezberdinak jorratutako dituzte NAUKASen arauei jarraituz: hitzaldi labur eta dibertigarriak baina, betiere, zehaztasun zientifikoa errespetatuz.

NAUKAS PRO itsasoari begira

 
 Hala ere, zientzia dibulgazioaren ekitaldi handiena itsasoari begira hasiko da. Ikertzaile eta arlo zehatzetako profesionalen hitzaldiak osatzen duten NAUKAS PRO ostegun arratsaldean egingo da Euskalduna Bilbaoko Auditoriumean.
 

Bertan Euskal Herriko Unibertsitateko, Plentziako Itsas Estazioko (PiE-UPV/EHU), AZTIko, CSICeko eta TECNALIAko ikertzaileek itsasoaren hondoaz, plastikoen eraginaz edota energia lortzeko bide berriez hitz egingo dute.
 

Hitzaldi guztietarako sarrera librea izango da edukiera bete arte eta streamingez jarraitu ahal izango dira EITBren bidez.

Antzerkia eta magia saioa NAUKAS KIDSen

 
NAUKASen azken eguna, irailaren 22a alegia, txikienen jakin-min zientifikoa asetzea helburu izango du NAUKAS KIDSen. Aurten, berritasun bezala, ikuskizunak izango dira protagonista igande goizean Bizkaia Aretoa-UPV/EHUn.
 

Alde batetik, Tor magoak zientzia oinarrian daukan Amarru magia saioa eskainiko du. Beste alde batetik, Circonciencia taldeak Jugando con fuego ikuskizuna eskainiko du. Bertan, esperimentuen bitartez, Aurora Ribosoma eta Armando Neutrinos zientzialariek suaren ezaugarriak azalduko dituzte umorez betetako ikuskizunean.
 

Azken hauetan, NAUKASeko beste ekitaldietan bezala, ez da izena eman behar. Igande goizean Bizkaia Aretoa-UPV/EHUra hurbiltzearekin nahikoa izango da.