UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak “Emakumea zientzian” liburuaren euskarazko bertsioa egin du

Nafarroako Unibertsitateko Zientzia Museoak, Acunsak, Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak (FECYT), Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioak, UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrarekin eta Euskampus Fundazioarekin elkarlanean, “Emakumea zientzian” liburua berrargitaratu du euskaraz eta katalanez.

 

“Emakumea zientzian” Zientzia Museoaren proiektu bat da, zientziaren historian aurkikuntzak eta ekarpenak egin baina testu liburuetan agertu ez diren emakume zientzialarien biografia modu atseginean ikusarazi nahi duena.

 

Gaztelaniaz, euskaraz eta katalanez argitaratutako liburu honek tresna erabilgarria izan nahi du zientzia gazteei hurbiltzeko, erreferente femeninoen berri emanez eta interes zientifikoa pizteko.

 

Liburuan planteatzen diren erronka eta jarduerei esker, emakume horien historia eta zientziaren eta teknologiaren aurrerapena ikas daitezke.

 

Liburua doan deskargatu daiteke hemen.
 

Gaur egun, Zientzia Museoa lanean ari da liburua beste hizkuntza batzuetan argitaratzeko, hala nola galegoz edo ingelesez.