Lurrak hitz egiten duenean: ondare geologikoa ulertzeko eta babesteko gakoak

Zer dute komunean paisaia ikusgarri batek, milaka urteko fosil batek edo bertan behera utzitako harrobi batek? Ondare geologikoaren parte dira guztiak, Lurraren historiaren lekuko, eta balio zientifiko, hezitzaile, kultural eta estetiko handia dute. Hala ere, oraindik ez da oso ezaguna hauen garrantzia.

 

Ondare geologikoaren ingurukoak hurbiltzeko gizarteari, martxoaren 26an, 27an eta 28an “Geologia olerkari, miope eta despistatuentzat” dibulgazio-jardunaldiaren bosgarren edizioa izango da eta aurtengoaren gaia “Ondarea ondare” izango da. Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Zientzia eta Teknologia Fakultateko Hidro-Ingurumen Prozesuak (HGI) ikerketa-talde finkatuak antolatu ditu jardunaldiok, eta hauen laguntza izango dute: Bizkaiko Campuseko Errektoreordetza, UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedra, Euskal Kostaldeko Geoparkea eta Energiaren Euskal Erakundeak (EVE).

 

Ekitaldia UPV/EHUko Bizkaia Aretoan izango da (Bilbo), martxoaren 26an eta 27an, 16:00etatik aurrera, eta hitzaldiak zuzenean zein streaming bidez jarraitu ahal izango dira EiTBko Kosmos kanalaren bidez. Amaitzeko, martxoaren 28an (ostirala), ekitaldiari amaiera emateko, Urkiolako Parke Naturalera (Bizkaia) mendi irteera bat egingo da, non dibulgazio geologikoa eta ilustrazio zientifikoa uztartuko dira.

 

Martxoaren 26a, asteazkena | Ondare geologikoaren ikuspegi integrala

Lehen saioa martxoaren 26an izango da, asteazkena, eta bost hitzaldi izango ditu, ondare geologikoa hainbat ikuspegiren bidez aztertzeko. Lehenengoan, Asier Hilario geologoak (IUGS) nazioarteko ondare geologikoaren egoera aztertuko du. Ondoren, Xabier Arana biologoak (Bizkaiko Foru Aldundia) ondare naturala babesteko administrazio publikotik gaitutako figurei buruz hitz egingo du.

 

Ondoren, Iñaki Antigüedad hidrogeologoak (UPVEHU) Anañako Gatz Haraneko (Araba) gatzaren jatorri geologikoari buruzko zenbait gako azalduko ditu. Ondoren, Joseba Carrerasek (Arabako Foru Aldundia) Añanako diapiroko Paisaia Babestuaren kudeaketari buruzko datu zehatzak emango ditu. Saioa amaitzeko, Inma Mugerza hidrogeologoak (UPV/EHU) ikuspegi kritikoa emango du, hain agerikoa ez den ondarearen aurrean gizakiek dituzten portaeren inguruan.

 

Martxoaren 27a, osteguna | Geoparkeak eta euren eragina lurraldean

Bigarren egunean, martxoaren 27an, osteguna, UNESCO Geoparkeetako ordezkariek parkeen kontserbazioari buruzko zenbait gai azalduko dituzte, baita tokiko garapenean duten eragin zuzena ere. Leire Barriuso legelariak (Geogarapen Elkartea) UNESCO Geoparkea zer den azalduko du eta Euskal Kostaldeko Geoparkearen (Gipuzkoa) kasuarekin argituko du. Bestalde, Ánchel Belmonte geologoak (UNESCO Sobrarbe-Pirinioak Munduko Geoparkea) geoparkeen hezkuntza eta dibulgazio alderdiak azalduko ditu, Sobrarbe-Pirinioak (Huesca) erreferentzia gisa hartuta. Ostean, Jose Angel Sanchez geologoak (ARGEOL) Las Loraseko Geoparkean (Palentzia/Burgos) garatzen ari diren giza garapen eta kooperazioko proiektuak aurkeztuko ditu.

 

Ondoren, Jesus Maria Esteban geologoak (EEE) geologiak meatze-ondarearekin duen harremanaren berri emango du. Eta, azkenik, Laura Damas geologoak (UPV/EHU) geologiaren eta harri apaingarrien erabileratik abiatuta eraikitako ondare kulturalaren arteko lotura erakutsiko du.

 

Martxoaren 28a, ostirala | Geologia eta artea naturan

Azkenik, hirugarren egunean, martxoaren 28an, ostirala, Urkiolako Parke Naturalera irteera bat egingo da. Arantza Aranburu geologoak (UPV/EHU) gidatuko du txangoa, UPV/EHUko HGI taldeko beste kide batzuekin batera. Bisitan zehar, inguruko paisaia markatzen duen geologia azalduko da. Horrez gain, Vega Asensio (UPV/EHU) biologo eta ilustratzaile zientifikoak tailer bat zuzenduko du, eta bertaratzen direnek marrazkiaren bidez irudikatu ahal izango dute inguruneari buruz duten ikuspegia.

 

Izen-ematea eta sarrera

Bizkaia Aretoko hitzaldien sarrera librea eta doakoa da eta Urkiolako irteeraren kasuan ere, baina autobuseko leku-kopurua mugatua izango da (Bilbotik aterako da autobusa eta 30 leku ditu). Beraz, martxoaren 28an Urkiolara egiten den irteeraren kasuan, izena ematea derrigorrezkoa da. Izen-ematea formulario honen bidez egin daiteke. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu programa edo jarri harremanetan antolatzaileekin posta elektronikoz: j.geologiamiopes@gmail.com.