Hezkuntza-frogak jardunaldiak hezkuntza-arloko 200 profesional eta Hezkuntzako ikasle bildu ditu Bilboko UPV/EHUko Hezkuntza Fakultatean, Leioako campusean. Horretaz gain, ia beste 75 pertsonek jardunaldia streaming bidez jarraitu dute.
Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak eta UPV/EHUren Bilboko Hezkuntza Fakultateak antolatutako jardunaldian irakaskuntzako profesionalek hezkuntzaren hainbat alderdiri buruzko gogoeta egin dute.
Juan Ignacio Pérez Iglesias UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren zuzendariak seigarren edizio hau aurkeztu ondoren hizlariek hezkuntza-estrategien baliozkotasuna aztertu dute, betiere ebidentzia zientifikotik abiatuta.
Hezkuntza-estrategiak ebidentzia zientifikotik aztertzea
Jardunaldiak Hezkuntzako hainbat arlotako espezialista bildu ditu. Adibidez, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Ikerketa eta Transferentziako dekanorde eta jardunaldiko zuzendari akademiko Marta Ferrero Gonzálezek ikerketa zientifikoak irakasleen lanari egin diezaiokeen ekarpenaz hitz egin du. Beste batzuek, Luis Ramos Soriano hezkuntza-psikologoak esaterako, esperientzia erreal batetik abiatu da ikastetxe batean irakurmenaren garapena sustatzea nola lortu den azaltzeko.
Jardunaldi honetan, halaber, hainbat hezkuntza-planteamendu aztertu dira, hala nola STEAM ikuspegia edo Ikerketan Oinarritutako Ikaskuntza, ikerketak bere funtzionamenduari buruz zer dioen jakiteko. Beatriz Bravo Torija Zientzia Esperimentalen Didaktikan doktorearen eskutik heldu da hitzaldia.
Horretaz gain, Urtza Garay Ruiz Bilboko Hezkuntza Fakultateko (UPV/EHU) dekanoak aurrez aurreko hezkuntzan Ikasgela Birtualak bezalako tresnak modu eraginkorrean nola txertatu aztertu du. Azkenik, jardunaldiari bukaera eman dion solasaldia baino lehen, Javier Cortés de las Heras Filosofia eta Hezkuntza Zientzietako doktoreak LOMLOEren esparruko gaitasunen ebaluazioari buruzko gogoeta egin du.