Euskal Herriko Ciencia Show bakarrizketa-lehiaketaren finala Gasteizen izango da

Euskal Herriko Ciencia Show bakarrizketa-lehiaketak badu jada final handirako data: maiatzaren 6an izango da, asteazkena, 11:30ean, EHUren Ingeniaritza Eskolako Aretoa Nagusian, Gasteizen (Araba).

 

EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Big Van Ciencia taldeak bultzatutako zientzia-hezkuntza ekimena da. Helburua da Bigarren Hezkuntzako ikasleen interesa sustatzea ikasketa zientifiko-teknologikoekiko eta horretarako arte eszenikoak dira oinarria. Proiektuak zientzia-dibulgazioa eta umorea uztartzen ditu, stand-up estiloko bakarrizketen bidez, eta ikasleak parte-hartzaileak izatera gonbidatzen ditu.

 

1.364 parte-hartzaile lehen fasean

 

Edizio honetako lehen fasea atzo amaitu zen, Euskal Herriko Unibertsitateko hiru egoitzatan sei zientzia-ikuskizun egin ondoren: Bizkaia Aretoan (Bilbo), Ingeniaritza Eskolan (Gasteiz) eta Carlos Santamaria Zentroan (Donostia).

 

Guztira, 36 ikastetxetako 1.364 ikaslek parte hartu dute, 13 eta 17 urte bitarteko gazteak. Hirien araberako banaketa honakoa izan da:

 

  • Bilbon (Mitxelena auditorioa, Bizkaia Aretoa – EHU): 821 parte-hartzaile.
  • Vitoria – Gasteiz (Areto nagusia, Ingeniaritza Eskola – EHU): 387 parte-hartzaile.
  • Donostian (Antonio Beristain auditorioa, Carlos Santamaria Zentroa – EHU): 156 parte-hartzaile.

 

Big Van Ciencia taldeko kideek gidatutako emanaldi horietan, ikasleek hainbat zientzia-arlotako profesionalen egunerokoa gertutik ezagutzeko aukera izan dute ere, hala nola Eder Amayuelas geologoa, Ainhoa Bereziartua biomedikua eta Cecilia Fernandez-Altonaga eta Leyre Rojo hizkuntzalariak.

 

Aurrez aurreko ikuskizunen ondoren, proiektuaren bigarren fasea abiatuko da: bakarrizketa zientifioen lehiaketa. Otsailaren 27ra arte, ikasleek beren proposamena bideo formatuan aurkeztu ahal izango dute, 3-5 minutu bitarteko iraupenarekin, YouTube estiloan.

 

Prozesu horretan laguntzeko, parte hartzen duten irakasleek berariazko formakuntza jasoko dute, narrazioari eta eszenaratzeei lotutako tresnak eskuratzeko, ikasleak gidatzeko bakarrizketak sortzeko orduan.

 

Maiatzaren 6an, aurkeztutako lan hoberenak taularatuko dira Gasteizko Ingeniaritza Eskolako auditorioan. Ikasleek beraien bakarrizketa egin beharko dute epaimahaikideen aurrean eta bi sari emango dituzte: bakarrizketa onena eta bakarrizketa originalena. Talentua, sormena eta zientziak bat egingo dute Ciencia Show programaren finalean.