Bilbo Zientzia Plazak 26 795 parte-hartzaile bildu ditu 2025ean

Bilbo Zientzia Plaza dibulgazio zientifikoko jaialdiak hiria zientziaren eta ezagutzaren zabalkunde sozialaren epizentro bihurtu zuen irailaren 17tik 30era, 26 795 pertsona biltzea lortuz bere zortzigarren edizioan programatutako jardueretan. 

 

 

Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatutako ekimenak berrogeita hamar bakarrizketa zientifiko baino gehiago, bi hitzaldi, zortzi tailer eta bi ikuskizun, infografia eta zientzia erakusketa bat eta zineforum bat eskaini ditu. Jarduerak hiru agertoki ezberdinetan egin dira: Euskalduna Bilbaon, Bidebarrieta Kulturgunean eta Bizkaia Aretoa – EHUn. 

 

 

Naukas Bilbao: 15. urteurrena 

 

 

8 037 pertsona inguru bertaratu dira Bilbo Zientzia Plazaren barruan antolatutako jardueretara. Gehienak Euskalduna Bilbaora joan ziren ostiralean, hilak 19, eta larunbatean, hilak 20, aurten bere 15. urteurrena ospatu duen Naukas Bilbao zientzia eta umore ikuskizunaz gozatzera. 

 

 

Naukas dibulgazio zientifikoko plataformak eta EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak elkarlanean antolatutako ekitaldiak 4 502 pertsona bildu zituen, iazko kopurua hobetuz. 

 

 

Gainera, igandean, irailak 21, 1 294 pertsona hurbildu ziren Bizkaia Aretoa – EHUra Naukas Kids-en parte hartzeko. Zortzi tailer eta bi ikuskizun antolatu ziren haurrentzat.  

 

 

Ikasturtearen hasiera Bidebarrieta Zientifikoan 

 

 

Bestalde, Bidebarrieta Zientifikoak, EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bidebarrieta Kulturguneak antolatutako zikloak, irailaren 17an eta 24an egindako saio bikoitzarekin eman zion hasiera ikasturte berriari, kirolaren, zientziaren eta osasunaren arteko harremana ardatz hartuta. 

 

 

Guztira, 197 pertsona hurbildu ziren Bidebarrieta Liburutegira Kilian Jornet mendizalearen prestatzaile den Jesús Álvarez-Herms fisiologoaren eta Irati Mitxelena CIC bioGUNEko luzera jauzilari eta ikertzailearen aurkezpenak entzutzera. 

 

 

Erakusketa eta zineforuma Bizkaia Aretoa – EHUn 

 

 

Fernando G. Baptista. Infografia zientifikoaren esploratzailea erakusketa irailaren 20tik 30era egon zen ikusgai Bizkaia Aretoa-EHUn. Jendeak gehien bisitatu duen jardueretako bat izan da. EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Laboratorium Museoak antolatutako erakusketa hau  1 980 lagunek ikusi dute.

 

 

Bilbo Zientzia Plazaren zortzigarren edizioa irailaren 30ean amaitu zen El enigma Agustina dokumentalaren emanaldiarekin. Ondoren, Eva Caballero kazetariak moderatutako solasaldi bat egin zen, eta bertan parte hartu zuten Emilio José García eta Manuel González, sortzaileek, eta Natalia Ruiz Zelmanovitch, protagonistak. eta ondorengo solasaldiarekin. 

 

 

18 758 baino ikusle gehiago streaming bidez 

 

 

Beste behin, BZPn programatutako hainbat jarduera streaming bidez eman dira. 18 758  pertsonak baino gehiagok aukeratu dute aukera hau hitzaldi eta bakarrizketa batzuk zuzenean jarraitzeko. Era berean, zenbait plataforma digitaletan argitaratutako bideoek 15 461 bistaratze izan dituzte. 

 

 

Urtez urte, dibulgazio zientifikoko jaialdi honek iraila finkatu eta sendotu du zientziaren hilabetea bezala Bilbon, publiko orori irekitako jardueraz betetako programazioari esker. Iker Badiola EHUko Kultura Zientifikoko Katedrako zuzendariaren hitzetan, “Bilbo Zientzia Plaza bezalako ekimenek erakusten dute zientziak errealitate desberdinekin hitz egin dezakeela gertuko jarrera batetik, jarrera ireki batetik, zorroztasunari uko egin gabe”.